2016/02/29

PATROIAK EGITEN

5. eta 6. mailakoak moda proiektua lantzen ari gara. Bakoitzak hiri tribu bat aukeratu dugu eta informazioa topatu dugu. Plastikan patroiak egiten ikasi dugu, binaka ipini gara eta neurriak hartu ditugu. Ondoren bakoitzak paper bat hartu du eta neurriak paperera pasatu ditugu.

Hemen neurriak hartzen.
Patroia egiten.
Oinarrizko patroia amaituta.

2016/02/26

URTEBETETZEAK


MIKEL EA AIÑHIZERER UREBTEA OAU UGU.

(MIKEL ETA AINHIZEREN URTEBETETZEAK OSPATU DITUGU)



ZORIOOOONAKK!!!

ORTUA PROIEKTUA

Aurten Txaloka  guraso elkarteko  ama bolondres batek Ortuaren Proiektua dinamizatzen du Lehen Hezkuntzako nahi duten ikasle guztiekin. Ortuaren bigarren urtea da. Hemen ditugu argazki batzuk:




Gure ikasleak konposteroaren ondoan





Hemen gure ikasleak erreziklatutako botilekin lan egiten ari dira negutegi bat egiteko.




Guraso batzuek egindako hazitegi berriak, politak ezta??



Beste guraso batek ekarritako konpostarekin hazitegiak betetzen.

2016/02/24

INAUTERIAK GURE ESKOLAN !!!!

Kaixo lagunak!
Otsailaren 5ean Angel Larena eskolako umeak Inauteriak ospatzeko mozorrotu ginen. Nahiz eta, egun horretan,haize zakarra egon dantzatu ahal izan genuen arazo gabe eta  familia eta lagunak gu ikustera etorri ziren.
Oso ondo pasatu genuen !!!

Gure mozorroak honako hauek izan ziren:


 
Haur Hezkuntzako haurrak “Jamaikar” mozorrotu ziren. 








Lehenengo eta bigarren mailakoak “Abba” taldeko abeslariak mozorrotu ziren.











Gu, hirugarren eta laugarren mailakoak, “mexikar” mozorroa aukeratu genuen festarako.
















Amaitzeko esan behar dugu bosgarren eta seigarren mailakoak “rapero” mozorrotu zirela.








Gustatu zaizkizue gure argazkiak?? Utzi zure iruzkina!!




2016/02/12

SANTA AGEDA 2016




   Aurten ere, Santa Ageda egunean, auzorik auzo joan gara abesteko asmoarekin .Ondo pasatzeaz gainera, jendea poztu eta dirutxoa lortu dugu txupitaina ederrak erosteko.

Makilak goian dauden bitartean, txikiena guztiz adi dago.



Txakurren arreta ere bereganatu dugu, abeslari finak garelako. Gora Santa Ageda!!!