Kaixo familiak,
gu, LH5. eta 6. mailako ikasleak gara. Proiektu bat lantzen egon gara: bideojokoena.
Guk dakigunarekin hasi ginen eta gero, irakaslearekin batera, bideojokoen historia aztertu genuen. Ondoren, "zer dakigun, zer ikasi nahi dugun eta zer ikasi dugun" taula bete genuen.
Horretaz gain, Ángel Larena Eskolako ikasleekin ikerketa bat egin genuen, jakiteko zenbat jolasten diren bideojokoetara, ze jolasetara jolasten diren etab. eta datu horiekin, grafiko batzuk egin genituen.





































