2020/04/30

MikroipuinakLH


Kaixo neska mutilak!
Hona hemen zuek idatzitako mikroipuinak!
Hartu denbora lasai entzuteko... eta ea zuena aurkitzen duzuen...
Artistak zarete gero! Eta idazle apartak ere!

2020/04/27

LIBURUAREN EGUNA

 Hemen duzue egoera berezi honetan LH 4-5-6. mailako ikasleek egindako beraien gustokoak diren liburuen aurkezpenak.

Egun hauetan irakurri gehiago disfrutatzeko!!

2020/04/23

LIBURUAREN EGUNA- APIRILAK 23


"Cuando despertó, el dinosaurio todavía estaba alli."

Augusto Monterroso

Hauxe da mikroipuinarik famatuena.
Garai arraro hauetarako hurrengoa egokia bezain polita iruditzen zaigu:

"Ikasten duguneko lekua da eskola. Edozein leku izan daiteke, hala nola etxea, kalea, mendia, itsasoa, parkea, zinema aretoa eta, beharbada, eskola."

Eskerrik asko mikroipuinen leihaketan parte hartu duzuen guztiei!
Laster ipuin guztiak irakurtzeko aukera izango duzue.
Eta gogoratu irabazle bat ere egongo dela!

Gehiago irakurri nahi badituzue; hona hemen polit bat:

Muxua

Lo zegoen haurrari muxu eman nahi zion aitak.
Gelara sartu eta mantak ongi jarri zizkion, gauean hoztu ez zedin. Maitekiro begira gelditu zitzaion, baina ez zen muxu ematera ausartzen.
Zer gertatuko zen muxuak esnatzen bazuen?
Ohe ondoko argi txikia itzali, eta azken begiratu triste batekin gelatik atera zen, lo zegoen haurrari muxu eman ez izanaren damuak penatuta.
Une berean zabaldu zituen begiak semeak.
Beste behin ere aitaren mugimenduen zelatan egona zen, begiak itxita, hainbeste irrikatzen zuen muxua noiz iritsiko zain. Baina gau hartan ere muxua ez zen iritsi, eta ondorioz loa ere ez zen erraz iritsiko.
Aitak ez ziolako eman hain gogoko zuen gabon muxua.


Eta hemen liburuxka:

Mikroipuinen mikroliburua