Muxua
Lo zegoen haurrari muxu eman nahi zion aitak.
Gelara sartu eta mantak ongi jarri zizkion, gauean hoztu ez
zedin. Maitekiro begira gelditu zitzaion, baina ez zen muxu
ematera ausartzen.
Zer gertatuko zen muxuak esnatzen bazuen?
Ohe ondoko argi txikia itzali, eta azken begiratu triste
batekin gelatik atera zen, lo zegoen haurrari muxu eman ez
izanaren damuak penatuta.
Une berean zabaldu zituen begiak semeak.
Beste behin ere aitaren mugimenduen zelatan egona zen, begiak
itxita, hainbeste irrikatzen zuen muxua noiz iritsiko zain.
Baina gau hartan ere muxua ez zen iritsi, eta ondorioz loa
ere ez zen erraz iritsiko.
Aitak ez ziolako eman hain gogoko zuen gabon muxua.
Eta hemen liburuxka:
No hay comentarios:
Publicar un comentario