Kaixo! 3. eta 4. mailakoak komiki batzuk sortu ditugu! Dena guk bakarrik asmatu eta sortu dugu. Eta beste geletan irakurri ditugu. Begiratu argazkiak! :)
¡Hola! Los de 3º y 4º hemos creado unos comics. Todo lo hemos hecho nosotros a mano. Hemos inventado las istorias y los dibujos solos y solas. Los hemos leído en las otras clases. ¡Aquí están las fotos! :)
Gaur goizean dinosauro baten oinatzak agertu dira gelan! Arrastoak jarraitu ditugu eta Haur Hezkuntzakoek dinosaurio baten arrautz erraldoia aurkitu dute. Jakin-min guztia piztuta daukagula, dinosaurioei buruzko hainbat gauza ikasteko aprobetxatuko dugu hiruhilabete honetan.
¡Esta mañana han aparecido unas huellas de dinosaurio en la clase! Hemos seguido el rastro y los de infantil han encontrado un huevo de dinosaurio enorme. Con toda la curiosidad que se ha despertado vamos a aprovechar para aprender muchísimas cosas sobre los dinosaurios en este trimestre.
Ukelelearekin hasi gara eta lehenengo abestia: ZORIONAK ZURI izan da. Horrela, urtebetetzeetan abestu eta ukelelea jo dezakegu batera. Erronka handia izan da!
Hemos empezado con el ukelele y la primera canción ha sido: ZORIONAK ZURI. Así, en los cumpleaños podemos cantar y tocar el ukelele a la vez. ¡Ha sido todo un reto!
Kaixo familiak! bideo jokoak sortzen dituzten emakumeei buruzko informazioa bilatu dugu eta eskemak hauek egin ditugu. Asko ikasi dugu.
¡Hola familias! hemos buscado información sobre mujeres creadoras de videojuegos y hemos hecho unos esquemas digitales sobre ellas. Hemos aprendido mucho.
Gurera, Adurren amatxu etorri da bere Hego Amerikako bidaien berri ematera! Bai aberasgarria hura entzutea! Mila esker berriro ere, Ruth!
Ruth, amatxu de Adur, ha venido a nuestra clase a relatarnos sus experiencias en el sur de América. Como siempre, hemos aprendido mucho con ella y con sus vivencias en las escuelas de este continente. Mila esker berriro ere, Ruth!
Duela gutxi bi bisita berezi
izan ditugu gure LH1 – LH2 gelan. Lehenik eta behin, maisu Javiri esker,
Zanzibarko Pongwe herriarekin egin ahal izan dugu zuzeneko konexioa. Beste
aldean eskola batekin egin dugu topo, bertako ikasle eta irakasleekin. Haiek
gurekin informazio asko partekatu dute beren cultura eta ohiturei buruz.
Eskerrik asko maisu Javi!
Bigarrenik, Inesaren -gure
ikaskide baten amatxu- visita izan dugu. Munduan zehar egindako bidaiak
aurkeztu dizkigu. Argazkiekin, soinuekin eta usainekin halako giroa sortu du,
non herrialde hauetan bidaian geundela sentiarazi digun. Eskerrik asko Amane
eta Inesa!
Hace poco hemos tenido dos visitas especiales en nuestra clase de LH1 – LH2. En primer lugar, gracias a maisu Javi, hemos podido conectar en directo con la localidad de Pongwe, en Zanzibar. Al otro lado nos hemos encontrado con una escuela, con sus alumnas y alumnos y con sus profesores. Ellas y ellos han compartido con nosotras y nosotros mucha información sobre su cultura y costumbres. Eskerrik asko maisu Javi!
En segundo lugar, hemos recibido la visita de Inesa, la amatxu de una de nuestras compañeras de clase. Nos ha presentado sus viajes por el mundo a países como Cuba y México. Ha generado tal clima con las fotografías, sonidos y olores que nos ha presentado que nos ha hecho sentir que estábamos de viaje en estos países. Eskerrik asko Amane eta Inesa!
LH1- LH2ko gelan Europan zehar
bidaiatzen jarraitzen dugu. Orain Paris eta Palmara joan gara! "IKUSTEN
DUT, PENTSATZEN DUT, NIRE BURUARI GALDETZEN DIOT" dinamikari esker, Paris
eta Palma Europako herrialdera joateaz gain, gogoeta egitearen garrantzia
baloratu dugu. Garrantzitsua da jakitea gutako bakoitzak ez duela entzun
ikaskideen erantzunak. Kontuan izan ikasle bakoitzak ez dituela bere ikaskideen
erantzunak entzun. Esperimentu polita!
En nuestra aula de LH1-LH2 seguimos viajando por Europa. Gracias a la dinámica "VEO, PIENSO, ME PREGUNTO", además de desplazarnos hasta Paris y Palma, hemos valorado la importancia de reflexionar. Es importante saber que cada una de nosotras y nosotros no hemos escuchado en ningún momento las respuestas de nuestras compañeras y compañeros. ¡Nos ha gustado este experimento!
LH1en irakurtzen ari gara eta LH2n irakurketa
finkatzen ari gara. Irakurketari egunero minutu batzuk eskeintzen dizkiogu. Oso
gozatzen dugu gure ikasgelako liburutegiarekin. Bideo pare bat uzten
dizkizuegu, non irakurtzen grabatu dugun geure burua. Intonazioari ere
garrantzi handia eman diogu emozioak behar bezala adierazteko. Bideoak
prestatzea gustatu zaigun bezainbeste gustatuko zaizkizuela espero dugu.
En primero de Primaria estamos aprendiendo a leer y en segundo a afianzar la lectura. Todos los días le dedicamos unos minutos a ello. Disfrutamos mucho con nuestra biblioteca de aula. Os dejamos unos videos en los que nos hemos grabado leyendo. Le hemos dado también mucha importancia a la entonación para expresar adecuadamente las emociones. Esperamos que os gusten los videos tanto como nos ha gustado prepararlos.
Hilabete honetan rap batzuk sortu ditugu proiektuarekin lotuta. Bikoteka egin ditugu, eta oso zaila izan da. Eskola kideen aurrean rapeatu genuen, barre asko egin genituen! Scratch programa erabili genuen aurkezpen bat egiteko.
Durante este mes hemos estado trabajando unos raps sobre el proyecto. Los hemos hecho en parejas, han sido muy difíciles. Rapeamos en frente de la escuela, nos reímos un montón! Utilizamos Scratch para hacer la presentación.
TXANGOAN LORTU GENITUEN MATERIALAK ERABILIZ, ARTELAN BATZUK SORTU DITUGU.
ARTISTA EDERRAK GARA!
Con el material conseguido en la excursión, hemos creado unas obras de arte.
Somos unos artistas!
2021/10/29
Kaixo! Gure eskolako proiektua "Artzentales ez dago hain urrun" da. Gauza asko ikasi nahi ditugu adibidez:
zenbat auzo dauden, zenbat landetxe dauden eta abar. Ostiral honetan 2021eko urriaren 29an Juanan etorriko da, eta Artzentaleseko gauzak kontatuko dizkigu.
Hola! El proyecto de nuestro colegio es "Arcentales no esta tan lejos". Queremos aprender muchas cosas como por ejemplo: cuantos barrios hay, cuantas huertas hay, etc. Este viernes 29 de octubre de 2021 vendrá Juanan para contarnos cosas sobre Artz entales.
gu, LH5. eta 6. mailako ikasleak gara. Proiektu bat lantzen egon gara: bideojokoena.
Guk dakigunarekin hasi ginen eta gero, irakaslearekin batera, bideojokoen historia aztertu genuen. Ondoren, "zer dakigun, zer ikasi nahi dugun eta zer ikasi dugun" taula bete genuen.
Horretaz gain, Ángel Larena Eskolako ikasleekin ikerketa bat egin genuen, jakiteko zenbat jolasten diren bideojokoetara, ze jolasetara jolasten diren etab. eta datu horiekin, grafiko batzuk egin genituen.
Gu AGU TALDEA gara, ERRONKARTERRI lehiaketako 2.sariaren irabazleak.
Oso ondo pasatu dugu probak egiten, besteak beste, meme bat egitea, emakume baten
izenaren kalearen inaugurazioa egin, bertsoa…
Eskerrik asko zure denboragatik.
Alexa,Gorka eta Unax
Hola familias.
Somos AGU TALDEA, somos los ganadores del 2º premio de la competición de Erronkarterri, entre ellas, hacer un meme, inaugurar una calle con el nombre de una mujer, hacer un bertso…
"Cuando despertó, el dinosaurio todavía estaba alli."
Augusto Monterroso
Hauxe da mikroipuinarik famatuena.
Garai arraro hauetarako hurrengoa egokia bezain polita iruditzen zaigu:
"Ikasten duguneko lekua da eskola. Edozein leku izan daiteke, hala nola etxea, kalea, mendia, itsasoa, parkea, zinema aretoa eta, beharbada, eskola."
Eskerrik asko mikroipuinen leihaketan parte hartu duzuenguztiei!
Laster ipuin guztiak irakurtzeko aukera izango duzue.
Eta gogoratu irabazle bat ere egongo dela!
Gehiago irakurri nahi badituzue; hona hemen polit bat:
Muxua
Lo zegoen haurrari muxu eman nahi zion aitak.
Gelara sartu eta mantak ongi jarri zizkion, gauean hoztu ez
zedin. Maitekiro begira gelditu zitzaion, baina ez zen muxu
ematera ausartzen.
Zer gertatuko zen muxuak esnatzen bazuen?
Ohe ondoko argi txikia itzali, eta azken begiratu triste
batekin gelatik atera zen, lo zegoen haurrari muxu eman ez
izanaren damuak penatuta.
Une berean zabaldu zituen begiak semeak.
Beste behin ere aitaren mugimenduen zelatan egona zen, begiak
itxita, hainbeste irrikatzen zuen muxua noiz iritsiko zain.
Baina gau hartan ere muxua ez zen iritsi, eta ondorioz loa
ere ez zen erraz iritsiko.
Aitak ez ziolako eman hain gogoko zuen gabon muxua.
Euskararen eguna ospatzeko hainbat aktibitate egin ditugu gaur: Zallan Enkarterriko beste umeekin batera jolasean egon gara, herri kirolak eskolan, bertsoak, pelikula eta gaztainak, dantzak,...
Hemen duzue egindakoaren laburpentxo bat.
Para celebrar el día del Euskera hoy hemos hecho diferentes actividades: juegos en Zalla con otros colegios de Enkarterri, herri kirolak, bersos, película y castañas, danzas,...
Aquí podéis ver un resumen del día.