Mostrando entradas con la etiqueta egonaldia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta egonaldia. Mostrar todas las entradas

2018/11/01

SASTARRAIN

2018ko urriaren 23tik 26ra Sastarrainen egon gara, ia-ia ume guztiak.
Sastarrain baserri eskola bat da, egun batzuk hor pasatzeko prestatuta dago eta  Zeztoan kokatuta.
Hor tailerrak egin ahal dituzu eta ume berriak ezagutu.
Kontatuko dizuegu gure esperientzia !!!

Urriaren 23an, 9:30etan, autobusa hartu eta Sastarrainera bidaiatu genuen.
Bidaiak irauten zuen bitartean hitz egiten genuen, adibidez zer egingo genuen Sastarrainen, polita zen a la ez... 15 minutura pelikula bat ipini zuten "Angry Birds" izenekoa. Oso ondo pasatu genuen jolasten, hitz egiten, barrezka... Gu Izaskuni galdetu genion "Zenbat falta da?" eta erantzun zigun "Errepide txikitxo hau pasa eta hor geldituko gara." Saltoka eta oihukatzen hasi ginen. Guztiok gerrikoa kendu eta autobusetik ziztu bizian atera ginen.

Zeztoara ailegatu ginenean, bi neska  furgoneta batetik atera ziren eta gure maletak sartu zituzten baserrira eramateko.
Neska horiek Sastarraineko monitoreak ziren, Sara eta Itziar izenekoak.
Sastarrain baserrira heltzeko pixka bat ibili behar  zen.
Sarak lagundu zigun heltzen, Itziarrek maletak eraman zituen.
Abesten genuen bitartean beste eskola bateko talde bat tupatu genuen eta gurekin abestu zuten. Baserrira heldu eta jantokian Sarak arauak azaldu zizkigun. Arauak jakin eta gero, maletak hartu eta zapatak apaletan kokatu genituen.

Sastarrainen bi eskola ginen. Beste eskolan ume pilo zeuden.
Bigarren egunean, 5. eta 6. mailakoek lagun batzuk egin genituen, formalak eta jatorrak ziren.
Eduki genuen monitore bat irritsu zen. Tailerretan oso erakargarria zen. Gauza dibertigarriak egiten genituen.

Satarraineko lehenengo egunean lantzak egin genituen. Hori egiteko, karrakatu behar genuen makila bat zoruan, punta zorrotz bat sortzeko.
Hurrengo egunean, kobazulo batera sartu ginen. Hortik sartzeko, aldapa txiki bat igo behar genuen, gero aldapan behera zen. Oso txikia zen, gainera, estalaktita eta estalagmita asko zeuden. 
Hori egin eta gero, etxetxo batean, marrazkiak egin genituen buztinarekin paper handi batean, adibidez: idia edo zaldia. 
Gero sua egin genuen bi harriekin: pirita eta su-harria edo silexa eta onddo siku baten hautsarekin.
Bazkaldu ondoren, paseo bat egin genuen bizikletekin 15:00etatik 18:15arte gutxi gorabehera. Zestoatik pasatu ginen, oso polita zen. Azken egunean, saskiak egin genituen zumearekin. Oso dibertigarria
zen.

Sastarrraineko janaria oso gozoa zegoen batzuentzat.
Hiru mahai zeuden eta bakoitzean bi arduradun.
Arduradunak 10 minutu lehenago sartu behar ziren, mahaia ipini, besteei janari bota, amaitzen zutenean bigarren plateraren bila joan, platerak kendu, postrea eman, mahaia garbitu eta erratza pasatu behar zuten.
Ailegatu ginen egunean, jateko hau izan genuen: lehen platera paella, gero sanjakoboak patata frijituekin eta postrea jogurta.
20:45etan guztiok afaltzera joan ginen eta sopa, oilasko bularra patata frijituekin eta sagarra afaldu genuen.
Hurrengo egunean 8:45etan gozaltzeko, esnea, galletak eta tostada gurina eta mermeladarekin hartu genituen.
13:15etan bazkaltzera joan ginen eta dilistak, arraina eta jogurta izan genuen.
Azken egunean gosarian berdina gosaldu genuen eta bazkaltzeko makarroiak, saltxitxak patata purearekin eta izozkia.

Después de comer  teníamos tiempo libre.
Hablamos entre nosotros, jugamos al  pilla-pilla y al escondite.
Conocimos a otras  personas  de la escuela de Ermua, eran majos y divertidos. Luego de merendar hablamos con ellos .

Lehenego egunean, afaldu  eta gero kalera joan ginen. Monitoreak mitologiako istorioak kontatu zizkiguten, ilargia betea zegoen. Ondoren ohera joan ginen.
Bigarren egunean ere, gaueko  bederatzietan, baserriaren ondoan zegoen etxetxo batean  diskoteka egin eta dantzatu  genuen. Gero ohera joan ginen.

Lehenengo egunean hamaiketan logeletara joan ginen. Txikiek lotan geratu ziren baina besteak jolasten eta hitz egiten geratu ziren. 
Bigarren egunean Alexen urtebetetzea zen eta hamabietan esnatu genuen abesteko. Batzuk pasilloetatik paseo bat ematen zuten.  Lo gutxi egin genuen. Maisuak oso altu hitz egiten genuenean etortzen ziren. Esan ziguten: "Norbait ikusten badut joaten ohe batetik bestera edo eskuargi bat piztuta beste logela batera joango da", eta denok lo egiten geratu ginen. Baina Enoc eta Heidi beste logela batera joan ziren.  
Batzuk seietan esnatu ziren Alexen urtebetetzea zelako eta globoak ipintzeko.

2018/03/19

Corconte 18_ Momentuak-Moments

Egun zoragarriak pasa ditugu Corconten, como es imposible publicar todas las fotos gutxi batzuk ipiniko ditugu... Aunque es difícil transmitir lo bien que nos lo hemos pasado, ea ideia txiki bat egiten duzuen.

 
Hauxe gure etxea...
y los "patios".
Bapo jan ondoren...


...a conocer el pueblo y un poquito más a nosotros mismos.

El día fue largo eta diskotekak lagundu zigun lokartzen...
zzzzzzzzz
...linternekin jolastu ondoren!
zzzzzzzzz
zzzzzzzzz
zzzzzzzzzzzz
zzzzzzzzzzzzz
zzzzzzzzzz
Ops!
Good morning friends!


Lan aparta basoan...

...supervivencia extrema!
¡Cabemos todos en el vivak!
Hamaiketako ederra, eguna bezala!

Delicius dio Mikelek.
Y llegó la hora de trepar por las paredes...
 Markel spidermanena egiten
 Gora Uxue!
 Go faster Laia Mcqueen!
¡Ariane quemando rueda!

Winning team!
Arrantzatuko ditugu amuarrain batzuk askaltzeko??

Here it is!
Hegan egiteko prest?

Uaaaaauuuuu!

Thank you very much to everyone who works in Corconte!
We came back delighted and willing to repeat!

CORCONTEKO EGONALDIA 3., 4. ETA 5. MAILAKOAK.

Kaixo guztioi:

Martxoaren 12, 13 eta 14an Corconten egon ginen.

2 ordu eman genituen autobusean hara joateko. Heldu bezain laster maletak eraman genituen geletara.  Hau egin ondoren, patiora jaitsi ginen jolastera.

2. egunean goizean basora joan ginen eta arratsaldean hainbat ekintzetan ibili ginen: eskalada arrantza eta tirolina . Honetaz gain, quad-ean  eta arku-jaurtiketan ibili ginen.  Gauen pijama festa egin genuen diskotekan. Oso berandu lokartu ginen hitz egiten geratu ginelako gelan.

3. egunean txoripanak, kandelak eta orrialdeak markatzekoak egin geniten. Bazkaldu ostean etxera bueltatu ginen.

Monitoreek Kris, Aitor eta Sara ziren. Oso jatorrak ziren!

Ederto pasatu genuen!










Hola familias:

El 12, 13 y 14 de marzo fuimos a Corconte (Burgos).

Tardamos dos horas en ir hasta allí en autobús.Tan pronto como llegamos, llevamos las maletas a las habitaciones. Después, fuimos al patio a jugar..  

El segundo día por la mañana fuimos al bosque y por la tarde hicimos muchas actividades: escalada, pesca y tirolina. Además de esto, montamos en quad e hicimos tiro con arco.  Por la noche montamos una fiesta de pijamas en  la discoteca. Nos acostamos muy tarde porque estuvimos hablando en la habitación.

El tercer día hicimos velas, choripanes y marcadores. Después de comer volvimos  a casa.

Los monitores eran  Cris, Aitor y Sara. ¡Eran muy majos!

¡Lo pasamos fenomenal!