Mostrando entradas con la etiqueta euskararen eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskararen eguna. Mostrar todas las entradas

2020/12/03

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ANGEL LARENA ESKOLAN 2020

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, eskolan ekintza berezi batzuk antolatu ditugu. Ikusten duzuenez, denok euskal dantzak dantzatu ditugu. 

Hoy es el día del Euskera, y tras reflexionar en torno a nuestra lengua, hemos bailado todos juntos. 

Euskarak 365 egun!    

              




2018/12/03

EUSKARAREN EGUNA

ABENDUAK 3
EUSKARAREN EGUNA
EUSKARALDIA

Eguna merezi duen bezala ospatzeko lanari eman diogu. Arratsaldeko Pintxo Lehiaketan parte hartzeko  pintxo goxoak prestatzen eman dugu goiza.








Haur Hezkuntzak aurkeztutako pintxoa:
"Trena"

1. eta 2. mailak aurkeztutako pintxoa:
"Tuti fruti"

3. eta 4. mailak aurkeztutako pintxoak:
 "Lauhiru"
 "Pantumaka"

5.eta 6. mailak aurkeztutako pintxo internazionalak:
"Tzatziki"
(Grezia)
"Pierogi"
(Polonia)

"SUKALDARI PRO"ek osatu dute epaimahaia...
...ez da lan erraza izan!

Emaitza ezagutu baino lehen bertsoak entzun...
eta...
"Tuti fruti" IRABAZLEA!!
ZORIONAK NESKA-MUTILAK!

Orain probatuko ditugu!

Eta 11 egun hauen zehar, goiz eta arratsaldez, lagundu digun kantarekin esaten diogu agur Euskaraldiari...

Euskaraldiaren egunik garrantzitsuena hamabigarrena izango omen denez...
EUTSI GOIARI!


2015/12/03

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT, ETA ZUK?



Gaur Euskararen Eguna ospatu dugu gure eskolan eta primeran pasatu dugu. Eguna hasteko gure egitasmoaren ormairudia egin dugu: 
"Euskara, bestela es gara. Euskaraz bizi nahi dut. Eta zuk?"

Eta guztiok sinatu dugu, jakina!!



Gero, bigarren eta hirugarren zikloko neska-mutilek bertso polit batzuk bota dituzte.



Goiza amaitzeko martxan jarri gara eta dantza bat egin dugu. Ea gustatzen zaizuen:



Arratsaldean Kattalin eta Rasiren oparia jaso dugu. Ez dakizue nortzuk diren? Gure urtxintxak dira!! Haiek eskolako euskara zaintzen dute eta gaztainak ekarri dizkigute euskaraz hitz egiteagatik. Eta badakizue zer egin dugun? Ba, gaztainak erre ... eta jan!!! Bai goxoak!!