2015/12/03

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT, ETA ZUK?



Gaur Euskararen Eguna ospatu dugu gure eskolan eta primeran pasatu dugu. Eguna hasteko gure egitasmoaren ormairudia egin dugu: 
"Euskara, bestela es gara. Euskaraz bizi nahi dut. Eta zuk?"

Eta guztiok sinatu dugu, jakina!!



Gero, bigarren eta hirugarren zikloko neska-mutilek bertso polit batzuk bota dituzte.



Goiza amaitzeko martxan jarri gara eta dantza bat egin dugu. Ea gustatzen zaizuen:



Arratsaldean Kattalin eta Rasiren oparia jaso dugu. Ez dakizue nortzuk diren? Gure urtxintxak dira!! Haiek eskolako euskara zaintzen dute eta gaztainak ekarri dizkigute euskaraz hitz egiteagatik. Eta badakizue zer egin dugun? Ba, gaztainak erre ... eta jan!!! Bai goxoak!!













No hay comentarios: