Kaixo guztioi:
Pasa den astean esperimentu bat egin genuen eskolan.
Fosilak nola sortzen ziren jakin nahi genuen, horretarako esperimentu bat egin genuen.
Esperimentua egiteko honako materialak erabili genuen:
- Igeltsoa
- Ur beroa
- Olioa
- Zapata kutxaren tapa
- Pintzela
- Bol bat
- Eta beste batzuk:hezurra, loreak, maskorrak, harriak...
Lehenengo zapata kutxaren tapan olioa koipeztatu genuen eta bol batean igeltsoa eta ur beroa nahastu genituen.
Ondoren, fosilizatu nahi genituen materialak tapan jarri genituen.
Azkenik, hasieran egindako nahasketa tapan bota dugu eta hiru egunetan lehortzen utzi dugu.
Emaitza ez zen genuen espero bezala atera, baina esperimentu guztietan gertatzen den moduan batzuetan lehenengo saikeratan ez da beti ondo ateratzen.