2018/11/23

EUSKARALDIA

ANGEL LARENA ESKOLA
EUSKARALDIAREKIN BAT!


Prestu dut belarria,
mintzatu nirekin.
Ulertzen dut guztia, 
niri euskeraz egin.

Bizirik dut ahoa,
Euskaraz dut hitza.
Gogoa da gakoa,
zure hizkuntza mintza.





ETA ARRATSALDEAN BATUKADA KULTUR ETXEAN
GORA ARTZENTALES!!!!


2018/11/01

SASTARRAIN

2018ko urriaren 23tik 26ra Sastarrainen egon gara, ia-ia ume guztiak.
Sastarrain baserri eskola bat da, egun batzuk hor pasatzeko prestatuta dago eta  Zeztoan kokatuta.
Hor tailerrak egin ahal dituzu eta ume berriak ezagutu.
Kontatuko dizuegu gure esperientzia !!!

Urriaren 23an, 9:30etan, autobusa hartu eta Sastarrainera bidaiatu genuen.
Bidaiak irauten zuen bitartean hitz egiten genuen, adibidez zer egingo genuen Sastarrainen, polita zen a la ez... 15 minutura pelikula bat ipini zuten "Angry Birds" izenekoa. Oso ondo pasatu genuen jolasten, hitz egiten, barrezka... Gu Izaskuni galdetu genion "Zenbat falta da?" eta erantzun zigun "Errepide txikitxo hau pasa eta hor geldituko gara." Saltoka eta oihukatzen hasi ginen. Guztiok gerrikoa kendu eta autobusetik ziztu bizian atera ginen.

Zeztoara ailegatu ginenean, bi neska  furgoneta batetik atera ziren eta gure maletak sartu zituzten baserrira eramateko.
Neska horiek Sastarraineko monitoreak ziren, Sara eta Itziar izenekoak.
Sastarrain baserrira heltzeko pixka bat ibili behar  zen.
Sarak lagundu zigun heltzen, Itziarrek maletak eraman zituen.
Abesten genuen bitartean beste eskola bateko talde bat tupatu genuen eta gurekin abestu zuten. Baserrira heldu eta jantokian Sarak arauak azaldu zizkigun. Arauak jakin eta gero, maletak hartu eta zapatak apaletan kokatu genituen.

Sastarrainen bi eskola ginen. Beste eskolan ume pilo zeuden.
Bigarren egunean, 5. eta 6. mailakoek lagun batzuk egin genituen, formalak eta jatorrak ziren.
Eduki genuen monitore bat irritsu zen. Tailerretan oso erakargarria zen. Gauza dibertigarriak egiten genituen.

Satarraineko lehenengo egunean lantzak egin genituen. Hori egiteko, karrakatu behar genuen makila bat zoruan, punta zorrotz bat sortzeko.
Hurrengo egunean, kobazulo batera sartu ginen. Hortik sartzeko, aldapa txiki bat igo behar genuen, gero aldapan behera zen. Oso txikia zen, gainera, estalaktita eta estalagmita asko zeuden. 
Hori egin eta gero, etxetxo batean, marrazkiak egin genituen buztinarekin paper handi batean, adibidez: idia edo zaldia. 
Gero sua egin genuen bi harriekin: pirita eta su-harria edo silexa eta onddo siku baten hautsarekin.
Bazkaldu ondoren, paseo bat egin genuen bizikletekin 15:00etatik 18:15arte gutxi gorabehera. Zestoatik pasatu ginen, oso polita zen. Azken egunean, saskiak egin genituen zumearekin. Oso dibertigarria
zen.

Sastarrraineko janaria oso gozoa zegoen batzuentzat.
Hiru mahai zeuden eta bakoitzean bi arduradun.
Arduradunak 10 minutu lehenago sartu behar ziren, mahaia ipini, besteei janari bota, amaitzen zutenean bigarren plateraren bila joan, platerak kendu, postrea eman, mahaia garbitu eta erratza pasatu behar zuten.
Ailegatu ginen egunean, jateko hau izan genuen: lehen platera paella, gero sanjakoboak patata frijituekin eta postrea jogurta.
20:45etan guztiok afaltzera joan ginen eta sopa, oilasko bularra patata frijituekin eta sagarra afaldu genuen.
Hurrengo egunean 8:45etan gozaltzeko, esnea, galletak eta tostada gurina eta mermeladarekin hartu genituen.
13:15etan bazkaltzera joan ginen eta dilistak, arraina eta jogurta izan genuen.
Azken egunean gosarian berdina gosaldu genuen eta bazkaltzeko makarroiak, saltxitxak patata purearekin eta izozkia.

Después de comer  teníamos tiempo libre.
Hablamos entre nosotros, jugamos al  pilla-pilla y al escondite.
Conocimos a otras  personas  de la escuela de Ermua, eran majos y divertidos. Luego de merendar hablamos con ellos .

Lehenego egunean, afaldu  eta gero kalera joan ginen. Monitoreak mitologiako istorioak kontatu zizkiguten, ilargia betea zegoen. Ondoren ohera joan ginen.
Bigarren egunean ere, gaueko  bederatzietan, baserriaren ondoan zegoen etxetxo batean  diskoteka egin eta dantzatu  genuen. Gero ohera joan ginen.

Lehenengo egunean hamaiketan logeletara joan ginen. Txikiek lotan geratu ziren baina besteak jolasten eta hitz egiten geratu ziren. 
Bigarren egunean Alexen urtebetetzea zen eta hamabietan esnatu genuen abesteko. Batzuk pasilloetatik paseo bat ematen zuten.  Lo gutxi egin genuen. Maisuak oso altu hitz egiten genuenean etortzen ziren. Esan ziguten: "Norbait ikusten badut joaten ohe batetik bestera edo eskuargi bat piztuta beste logela batera joango da", eta denok lo egiten geratu ginen. Baina Enoc eta Heidi beste logela batera joan ziren.  
Batzuk seietan esnatu ziren Alexen urtebetetzea zelako eta globoak ipintzeko.