2016/05/31

IDAZLEAK ESKOLAN: PATXI ZUBIZARRETA

2016eko maiatzaren 19an, Patxi Zubizarreta gure eskolara etorri zen. Bere liburu bati buruz hitz egin genuen eta gero galdera batzuk egin genizkion. Galderatan oso ondo pasatu genuen, galderak egiten genizkionean 15-20 minutu ematen zituen azaltzen. Patxik oso baxu hitz egiten zuen eta oso jatorra zen. Azkenean  Patxik liburuak sinatu zituen.




2016/05/25

Galtzagorriko ipuinak

Maiatzaren 3an, Galtzagorriko neska, Oihana,itzuli zen Artzentaleseko eskolara.


Duela bi hilabete, etorri zen lehenengo aldia,  liburu bat irakurri zuen eta metalezko bi maletak utzi

zituen. Maleta barruan liburuak zeuden.

Maletak informatika gelan utzi zituen eskolan. Liburuxka batean liburuaren izenburuak apuntatzen

genituen etxera eraman baino lehen. Liburua  etxean irakurri eta bueltatzen genuen eskolara.

Liburu asko irakurtzen genituen!

Oihanak maletak hartu zituen beste eskolara batera eroateko eta azkenengo liburua irakurri zigun.

Liburu interesgarri eta zoragarriak ziren!






2016/05/24

AGUR MONICA!!

Ostiralean Monicak bere praktikak amaitu zituen. Tarta ederra ekartzeaz gain, dinosaurioen buztana itzelak oparitu dizkigu!!
Eskerrik asko Monica hilabete hauetan gurekin lan egiteagatik!!
Besarkada luuuuuze bat eskolatik!


2016/05/23

PIRATAK BERRIRO ESKOLAN!

Piraten etxea herri polit batean dago, Pasaian. Pasaia Gipuzkoan dago. Etxea, mendi baten tontorrean kokatuta dago. Handia eta zabala da.

Etxearen atzeko aldean baso handi-handia dago. Inguruan mahai asko daude. Hiru solairuko etxea da. Itsatsita daukan etxetxo batean ludoteka dago eta, ludoteka barruan itsasontzia dago.


Herrira oinez ailegatu ginen.




Itsasontzian ibili ginen eta bertan,  probak egin genituen altxorraren mapa irabazteko.




Etxera bueltatu ginen oinez. Neka-neka eginda geunden!


Etxean geundela, piratek esan ziguten mapa irabazita geneukala eta hurrengo egunean altxorra topatu genuen.




Guri gehien gustatu zitzaigun itsasontzian ibiltzea izan zen. Ederto pasatu genuen!


2016/05/17

MAIATZA HH

MAIATXA LORE ADATXA
TXEPETXX KUMEAK EGALARI
LARROSA DANTXARI LEIOARI
(MAIATZA, LORE ADATSA,
TXEPETX KUMEAK HEGALARI,
LARROSA DANTXARI LEIHOARI.)


BERBENAREN HAZIAK

KALAK


PALOTLOGAK AR.
(PALEONTOLOGOAK GARA.)
DIOSUIOEN ARSTOE BILA IBILI GAR.
(DINOSAURIOEN ARRASTOEN BILA IBILI GARA. ORTUAN HEZURRAK TOPATU DITUGU.)
ETA FOSILAK ERE AZTERTU DITUGU.










OROKA. UE GLA GOIIDUA DAUKU.
(DORTOKA. GURE GELAN GONBIDATUA DAUKAGU.)
EGUNERO URA ALDATU ETA JATEN EMATEN DIOGU.
TXISPITXISPATXIMISTA DEITZEN DA. 


 

2016/05/13

INGURUMENA PROIEKTUA

Urtarrilean hzi ginen Mariarekin proiektu hau lantzen eta jada maiatzean gaude. Hilabete hauetan gauza asko ikasi ditugu. Hemen argazkirik adierazgarrienak erakutsiko dizkizuegu!!

ATMOSFERA lantzen...






ZABOR EDUKIONTZI ezberdinak...




LUPArekin partikulak ikertzen....







IRTEERA egunean Los Llanoseko ibaiaren ondoan...






IRTEERA nagusiekin...






Eta hori izan da guztia...Beno Maria, zaindu! Zu eta zurekin datorrena..datorren urtean gehiago eta hobeto ados? ESKERRIK ASKO PLAZER BAT IZAN DA!!



2016/05/05

BIZKAIA IRRATIA ESKOLAN

Duela aste batzuk "El Correo" egunkaria eta atzo Bizkaia Irratia. Gure eskola txikia lau haizetara!!!
Albistearen esteka uzten dizuegu: 





APIRILA HAUR HEZKUNTZAN

APIRIL BOROBIL 
SER UTXIKO GURI?
LURA BUSTI BUSTIA 
ETA LORE PINPORTATXO BI.
(-APIRIL, BOROBIL,
ZER UTZIKO GURI?
-LURRA BUSTI-BUSTIA
ETA LORE PINPORTATXO BI.)







AREAN EUGK, TIUAK EA EKAK SRU IUGU. SIAE ASO TOPAU IUGU.
(BARATZEAN LETXUGAK, TIPULAK ETA LEKAK SARTU DITUGU. ZIZARE ASKO TOPATU DITUGU.)







ARIANERN AMA BISTA EGIN IU. NARASIEI URUS GAUSA ASO OTAU ISIGU.
(ARIANEREN AMAK BISITA EGIN DIGU. NARRASTIEI BURUZ GAUZA ASKO KONTATU DIZKIGU.)
 BAZENEKIEN UKITU ETA GERO ESKUAK GARBITU BEHAR DITUZULA?



ARIANEREN URTBTZA SOAU DUG. 
(ARIANEREN URTEBETETZEA OSPATU DUGU.)
ZELAKO BIZKOTXO GOZOA!





DIOSAURIOAK GELAN.
(DINOSAURIOAK GELAN.)
LIBURUAK, JOSTAILUAK, ARRAUTZAK, LUPA.. ASKO IKASIKO DUGU!!






ARRAUTZETATIK JAIOTZEN...