2024/12/16

 Egun on! ¡Buenos días!

 

Zer moduz? Gu primeran! gure proiektuaren azken pintzeladak eman ostean super maketa hau egitea lortu dugu, eta bertan hilabete hauetan ikasi dugun guztia bildu dugu.

 

¿Qué tal? nosotros fenomenal! después de haberle dado a nuestro proyecto las ultimas pinceladas hemos creado esta súper maqueta donde hemos integrado todo lo aprendido.



 

Honen inguruan ez dizuegu ezer kontatuko hemendik egun batzuetara eskolatik pasatu ahal izango zaretelako gure azalpenaz gozatzeko.

 

Sobre todo esto no os vamos a contar nada porque en unos días tendréis la oportunidad de disfrutar de nuestra presentación en el colegio.

 

Anima zaitezte! Guztiak etortzea espero dugu!

¡Animaros! ¡Espero que vengáis tod@s!



2024/12/12

BASAJAUN ETA BERE LAGUNAK!

 Kaixo denoi, 

Oporrak hartzeko gogoekin gaude. Gure gela gabonetako apaingarriekin apaindu dugu, eta zuek zuhaitzak jarri duzue jada?

Proiektuarekin amaitzen ari gara eta beste geletan kondairak aurkeztu ditugu; Tartalo, Basajaun eta Lamien kondairak hain zuzen ere. 

Hola a todos y todas, 

¡Que ganas tenemos de vacaciones! Hemos decorado ya nuestra clase con adornos navideños. ¿y vosotras y vosotros ya habéis puesto los árboles? 

Estamos a punto de terminar el proyecto y hemos presentado en otras clases las leyendas de Tartalo, Basajaun y Lamiak. 









Hona hemen Basajaunen kondaira: 

Aquí tenéis la leyenda de Basajaun:


Basajauna basoko jauna zen, eta basoan bizi zen. Ile luze-luzea eta gaztaina-kolorekoa zuen, ia-ia gerrirainokoa. Ardiak eta artzaina zaintzen zituen. Urrutian otsoa ikusten zuenean, irrintzi handia egiten zuen.
Orduan, ardiak eta artzainak ezkutatu egiten ziren, azkar-azkar.
Behin batean, Basajaunak otsoa isil-isilik zetorrela ikusi zuen, ardiak jateko. Basajaunak irrintzi handia egin zuen, eta basoko leku guztietan entzun zen.

-Otsoa dator! – esan zuten ardiek.
-Goazen denok korrika kobazulora! – esan zuen artzainak.

Denak sartu ziren kobazuloan.
Otsoa iritsi zenean, ez zegoen ez ardirik ez artzainik.
Kobazuloaren aurrean, gizon handi-handia zegoen bakarrik, Basajauna.

- Non daude ardiak? Gose naiz! – galdetu zuen otsoak.
- Alde hemendik, otso gaizto hori! – erantzun zion Basajaunak

Otsoa, triste-triste eta goseak hilik, joan egin zen.
Harrezkero, otsoak Basajaunaren beldur ziren, eta ardiak lasai bizi ziren.
Lau katu eta bost txito, kondaira hau amaitu da, eta kitto.


Kondaira gehiago entzuteko eta irakurtzeko gogoekin geratu zarete? Gelan asko ditugu, zatozte!
Mila esker irakutzeagatik, 

¿Os habéis quedado con ganas de escuchar y leer más leyendas? ¡Tenemos un montón! ¡Os animamos a venir a nuestra clase!



                                                                                    2. eta 3. mailako ikasleak

2024/11/26

AZAROAK 25

 Kaixo Artzentales herria:

Atzo, azaroak 25, indarkeria matxistaren egunean hainbat jarduera egin genituen:

Egin genuen lehenengo gauza egurrezko ate bat kolore morez margoztea izan zen.

Gero, pasa den astean egindako eskuak itsatsi genituen hormairudi zuri batean. Horren ostean, atea eta eskuen hormairudia frontoian kokatu genituen.

Bukatzeko,  Bakioko Abesbatza Feministak Rozalenen "puerta violeta" bertsionatutako "ate morea" abestu genuen.









2024/11/15

Marmokak ezagutzen!

 Arratsalde on! ¡ Buenas tardes!


Uda honetan ikasleek esan dute hondartzetan marmoka asko ikusi dituztela, eta galderarik onena orain dator? Ukitu ahal dira?  

Este verano los alumnos/as han dicho que han visto muchas medusas en las playas, y aquí viene la mejor pregunta, ¿se pueden tocar?


Ba ez! naiz eta batzuk oso politak izan, ezin dira ukitu!. Horregatik, animalia pozoitsuak lantzen egon garenez, aproposa ikusi dugu itsasoan bizi diren animalia hauek lantzea.

¡Pues no! y aunque algunas sean muy bonitas, ¡no se pueden tocar! Por eso mismo, como hemos estado trabajando los animales venenosos, hemos visto adecuado trabajar esta especie marina.








Ikusten duzuenez lan pila bat egin dugu marmokak dotore gelditzeko, eta... azkenean...

Como veis hemos trabajado mucho para que las medusas queden bien elegantes, y... al final...


                                            HAUXE IZAN DA EMAITZA, EZIN HOBEA!

                                  ¡ESTE HA SIDO EL RESULTADO, NO PODÍA SER MEJOR!




Gustatu zaizkizue? Hala bada, jarri komentarioetan eta beste egun batean zerbait berriarekin etorriko gara!

¿Os han gustado? si es así dejar algún comentario, ¡y otro día nos pasaremos por aquí con alguna sorpresa más!

                                                                      AGUR!

2024/11/08

MITONATURAKO KROMO BILDUMA

Kaixo lagunak!

Hiruhilabete honetako proiektua Mitonatura deitzen da eta gure gelan Euskal Herriko mitologian murgildu gara. Pertsonaiak ezagutu eta haien kondairak irakurri eta landu ditugu.

Este trimetre nuestro proyecto se llama Mitonatura y nosotros nos hemos volcado en la mitología de Euskal Herria. Hemos conocido a los personajes y hemos leído y trabajado sus leyendas.


Aste hauetan, gure pertsonaia mitologikoak asmatu eta haien deskribapenak idatzi ditugu. 

Durante estas semanas hemos ideado nuestros personajes mitológicos y hemos escrito sus descripciones. 

Orain,  kromoak  sortu ditugu eta hiru taldeetan banatu ditugu:

Ahora, hemos creado cromos y los hemos dividido en tres grupos:

1.       Brontze kolorekoak: Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak dira. / Bronce: son los personajes mitologicos de Euskal Herria. 



2.       Zilar kolorekoak: Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak dira, baina guretzat berezienak dira. /Plateados: son los personajes mitólogicos de Euskal Herria, pero para nosotros y nosotras son los más especiales.



3.       Urre  kolorekoak: Guk asmatutako pertsonaia mitologikoak. /Dorados:  Perosnajes mitólogicos inventados por nosotras y nosotros. 


4.       More kolorekoak: Euskal Herritik kanpo existitzen diren pertsonaia mitologikoak. /De color morado: Personajes mitólogicos que existen fuera de Euskal Herria. 



Egunero, gelako arauak betetzen baldin baditugu, kromoak lortzen ditugu. Kromo asko lortu ditugu jada eta gelan euskara gehiago entzuten dugu.

Cada día, si cumplimos las normas de clase, obtenemos cromos. Ya hemos conseguido muchos y en clase escuchamos más euskera.







Oso pozik gaude jolas honekin! Zuek ere kromo bildumarik egiten duzue? Iruzkinetan irakurriko dugu; idaztera animatu zaitez!

¡Estamos muy contentos con este juego! ¿Vosotros también haceis o haciais colecciones de cromos? Lo leeremos en los comentarios; ¡anímate a escribir!


2. eta 3 mailako ikasleak

2024/10/31

ANTZINAKO GIZARTEEN MAKETAK (LH 4-5-6)

 EGIPTO:

Gu Unax, Nahia, Amara eta Bera gara.

Guri Egiptoko maketa tokatu zaigu. Piramideak, faraoiak eta Nilo erreka egiten ari gara, horretarako kartoia, Tenperak eta Egunkariak erabiltzen ari gara.

Espero dugu maketa bukatzea eta zuei laster erakustea. Agur eta laster arte!

____

Nosotros somos Unax, Nahia, Amara y Bera. 

A nosotros nos ha tocado la maqueta de Egipto. Estamos haciendo pirámides, Faraoes y el rio Nilo, para eso hemos usado una base de cartón, temperas y periódico. 

Esperamos acabarla pronto y que podáis verla. ¡Agur y hasta pronto! 



GREZIA:

Gu Inaxio, Amane, Pablo, Irantzu eta Nahia gara eta Greziako maketa egingo dugu. Gure maketan ibai bat egongo da: etxeak, zubiak, Partenoia, zaldien karroa, harresi bat eta hainbat gauza egongo dira. Maketa egiteko kartoia, margoak, kortxoa eta komuneko tutuak erabili ditugu.

Eskerrik asko eta agur! 

____

Somos Inaxio, Amane, Nahia, Irantzu y Pablo. Nuestra maqueta es sobre Grezia y tiene muchas cosas: un rio, casas, un puente, el Partenón, carros de caballos y una muralla. Para hacerla estamos usando cartón, corcho, pintura y tubos de papel. 

¡Gracias y agur!


ERROMA:

Gu Adur, Adrian, Magali eta Sira gara. Erromaren maketa aukeratu dugu. Orain azalduko dizuegu zer daukadan: laku bat dauka, etxe batzuk eta Coliseo erromatar bat dauka. 

Espero dugu asko gustatzea, eskerik asko! 

____

Nosotros somos Adur, Magali, Adrian y Sira. Hemos elegido la maqueta de Roma. En nuestra maqueta hay un lago, casas y el Coliseo romano.

Esperamos que os haya gustado. ¡Muchas gracias!







2024/10/25

UDAZKENEKO TXANGOA

 UDAZKENA

HAUR HEZKUNTZAKOAK TXANGO BAT EGIN DUGU LA RENEJA AUZOTIK. PRIMERAN PASATU DUGU ETA GAUZA ASKO EGIN DITUGU. HEMEN DUZUE LABURPENTXO BAT.

NOS HEMOS IDO CON EL ALUMNADO DE INFANTIL AL BARRIO DE LA RENEJA. LO HEMOS PASADO MUY BIEN Y HEMOS HECHO MUCHAS COSAS. AQUÍ TENÉIS UN PEQUEÑO RESUMEN.




BESTE EGUN BATEAN, TXANGOAN HARTUTAKOA ETA ETXEETATIK EKARRITAKOA AZTERTU GENUEN.
OTRO DÍA, EXAMINANOS LO QUE  HABÍAMOS COGIDO Y LO TRAÍDO DE CASA.




AZKENIK, UDAZKENEKO HIZTEGIA IDATZI GENUEN.

POR ÚLTIMO, ESCRIBIMOS EL VOCABULARIO DEL OTOÑO.






HONELA GELDITU ZAIGU GURE ERAKUSKETA.
ASÍ NOS HA QUEDADO NUESTRA EXPOSICIÓN.



FAMILIAK ETA LA RENEJA AUZOKIDEAK...
FAMILIAS Y VECIN@S DE LA RENEJA...


MILA  MILA ESKER!!!





2024/10/18

SUGEGORRIAK EGITEN!

 Arratsalde on!


Aste honetan animaliak ezagutzen gaudela animalia pozoitsu batzuk sortzea erabaki dugu. Horren ondorioz, egin dugun lehenengo animalia sugegorria izan da! 


Hemen prozesuaren zenbait argazki ikusi ditzazkezue:







Eta gogoratu! kaletik sugegorri batekin ikusten bagaituzue lasai, menderatuta ditugu eta!





2024/10/11

IRASAGAR ERREZETA

 

Kaixo lagunak!!!

Ikasturte berria hasi dugu eta eskolan topera gabiltza!

Aurreko astean, eskolan irasagarra egin genuen. Hona hemen errezeta:

Osagaiak:

  • ·    1kg sagarra
  • ·    1kg irasagar
  • ·    2 kg azukre
  • ·    2 limoi

Jarraitu beharreko pausoak:

  1. Irasagarrak eta sagarrak zuritu eta txikitu ditugu.
  2. Ontzi batean, zatitxoak azukrearekin nahastu ditugu.
  3. Hurrengo egunean, berotu eta batidorarekin txikitu dugu.
  4. Limoi zukua bota dugu eta hozten utzi dugu.
  5. Azkenik, “tupper”-etan bota dugu eta etxetara eraman ditugu.

Guri oso goxo geratu zaigu. Eta zuri?

Iruzkina utzi ezazu eta irakurriko dugu. Anima zaitez!!!

                                                                                      2.eta 3. Mailako ikasleak

2024/06/21

LH1-2 FUTBOL PROIEKTUA "SITE"

 Kaixo familiak: 

LH 1-2ko ikasleek webgune hau sortu dute futbolari buruzko proiektua amiatzeko.

Lan handia egin dute:elkarrizketak egin dituzte, informazioa bilatu dute, talde lana antolatu dute eta webgunea sortu dute. Gustatuko zaizuela espero dugu.


https://sites.google.com/angellarenaeskola.net/futbola/orri-nagusia


Hola familias:

Los alumnos de LH 1-2 han creado este site para terminar el proyecto sobre el fútbol. 

Han trabajado mucho: han hecho entrevistas, buscado información, organizado el trabajo en grupos y han creado este site. Esperamos que os guste.

https://sites.google.com/angellarenaeskola.net/futbola/orri-nagusia





2024/06/10

ESKOLA TXIKIEN TOPAKETAK

 AURREKO OSTIRALEAN EKAINAK 7AN ESKOLA TXIKIEN TOPAKETAN PARTE HARTU GENUEN. 

EL VIERNES PASADO, 7 DE JUNIO, CELEBRAMOS "ESKOLA TXIKIEN TOPAKETAK"












PRIMERAN PASATU GENUEN. BAI EGUN POLITA.
LO PASAMOS GENIAL. FUE UN DÍA MUY BONITO.

2024/06/06

URAREN ZIKLOA

  Kaixo familiak:

Ura gure bizitzarako garrantzitsua denez, uraren zikloa ikasi dugu. Hiru fase ezberdin ditu: lurrunketa, kondentsazioa eta prezipitazioa. Orain badakigu euria nola sortzen den. Honekin batera uraren egoera ikasi dugu: solidoa, likidoa eta gasa.


Hola familias:

Como el agua es muy importante en nuestra vida, hemos aprendido el ciclo del agua. Tiene tres fases: evaporación, condensación y precipitación. Ahora ya sabemos cómo se forma la lluvia. Junto con esto hemos aprendido el estado del agua: sólido, líquido y gaseoso.







   

2024/05/31

BABAK

 HAUR HEZKUNTZAKO UMEAK ORTUKO BABAK PRESTATU GENITUEN ATZO. ZEIN GOZOAK DIREN!

1. BABAK HARTU
2. BABAK ZURITU


3. KOZINATU
                                                 
4. A ZEIN GOZOA


5. JATERA