Kaixo denoi,
Oporrak hartzeko gogoekin gaude. Gure gela gabonetako apaingarriekin apaindu dugu, eta zuek zuhaitzak jarri duzue jada?
Proiektuarekin amaitzen ari gara eta beste geletan kondairak aurkeztu ditugu; Tartalo, Basajaun eta Lamien kondairak hain zuzen ere.
Hola a todos y todas,
¡Que ganas tenemos de vacaciones! Hemos decorado ya nuestra clase con adornos navideños. ¿y vosotras y vosotros ya habéis puesto los árboles?
Estamos a punto de terminar el proyecto y hemos presentado en otras clases las leyendas de Tartalo, Basajaun y Lamiak.
Hona hemen Basajaunen kondaira:
Aquí tenéis la leyenda de Basajaun:
Basajauna basoko jauna zen, eta
basoan bizi zen. Ile luze-luzea eta gaztaina-kolorekoa zuen, ia-ia
gerrirainokoa. Ardiak eta artzaina zaintzen zituen. Urrutian otsoa ikusten zuenean, irrintzi
handia egiten zuen.
Orduan, ardiak eta artzainak
ezkutatu egiten ziren, azkar-azkar.
Behin batean, Basajaunak
otsoa isil-isilik zetorrela ikusi zuen, ardiak jateko. Basajaunak irrintzi
handia egin zuen, eta basoko leku guztietan entzun zen.
-Otsoa dator! – esan
zuten ardiek.
-Goazen denok korrika
kobazulora! – esan zuen artzainak.
Denak sartu ziren kobazuloan.
Otsoa iritsi zenean, ez
zegoen ez ardirik ez artzainik.
Kobazuloaren aurrean,
gizon handi-handia zegoen bakarrik, Basajauna.
- Non daude ardiak? Gose naiz!
– galdetu zuen otsoak.
- Alde hemendik, otso
gaizto hori! – erantzun zion Basajaunak
Otsoa, triste-triste eta goseak
hilik, joan egin zen.
Harrezkero, otsoak
Basajaunaren beldur ziren, eta ardiak lasai bizi ziren.
Lau katu eta
bost txito, kondaira hau amaitu da, eta kitto.
Kondaira gehiago entzuteko eta irakurtzeko gogoekin geratu zarete? Gelan asko ditugu, zatozte!
Mila esker irakutzeagatik,
¿Os habéis quedado con ganas de escuchar y leer más leyendas? ¡Tenemos un montón! ¡Os animamos a venir a nuestra clase!
2. eta 3. mailako ikasleak