2016/09/28

GURE PROIEKTUA


Kaixo guztioi!

Gu 3. ,4. eta 6. mailakoak gara, gaur azalduko dizuegu nola aukeratu genuen proiektua.

Proiektua erabakitzeko, inork ez ikusteko, bi armairuen ateak elkartu genituen eta barruan

aulki bat ipini genuen bozkatzeko.

Paper batean izenak eta gaiak idatzi genituen. Ixa bat ipini aukeratu nahi genuen gaia eta

kutxara sartu genuen. Oso ondo atera zitzaigun.

Irabazlea Zairaren gaia izan zen: gozogintza.

Guzti hau Angel Larena eskolan egin genuen; 2016ko irailaren 21an izan zen bozketa.

Bozketa eguneko hainbat irudi:
















BESTE BAT ARTE! ONDO IZAN!

2016/09/23

PAN TUMACA EGIN DUGU


                            Gaur errezeta egin dugu. Ezetz asmatu  zer jan dugun: 
                         Hoy hemos hecho una receta. Adivinad lo que hemos comido:



                                          Tomateak biltzen:
                                           Recogiendo los tomates:


                                                Errezeta egiten:
                                                Elaborando la receta:

















                              Etxean egin ahal duzue eta gozatu. On egin.
                              Podeis hacerlo en casa y disfrutarlo. Buen provecho. 

2016/09/16

IKASTURTE BERRIA

AIO AUK:
U 1 EA 2 MAILAKO NESKA-UTILLAK GARA.

Kaixo lagunak:
Gu 1go eta 2. mailako neska mutilak gara.

(Hola Amig@s.
Nosotr@s somos los chicos y chicas de 1º y 2º.)



Hau gure gela izango da ikasturte  honetan.
(Esta será nuestra clase en este curso)



 

Liburuez  gain  proiektuekin ikasiko dugu.
(Aparte de los libros aprendemos con proyectos)


Oraindik ez dugu gaia aukeratu baina ... gurekin parte hartuko zenukete?
(Todavía no hemos elegido que tema tratar pero ... tomaríais parte junto a nosotros?)


                         AGUR!!!!!!!!!!

2016/06/15

UDABERRIKO TXANGOA

              
Maiatzaren 27an, basozainarekin mendira joan ginen.





Paseo bat egin genuen eta urjauzi handi bat ikusi genuen.Sapoak,igelak eta sugandilak zapaldutak ikusi genituen.



Ondoren, galduta bagaude nola jakin iparraldea eta hegoaldea non dauden azaldu zigun Iñakik.

Gero Gorgolasen bazkaldu genuen. Ondoren, San Migelen, jolas bat egin genuen. Jolas horretan pistak aurkitu behar genituen taldeka.


 Oso ondo pasatu genuen eta gero eskolako patioan jolasten ibili ginen.



2016/05/31

IDAZLEAK ESKOLAN: PATXI ZUBIZARRETA

2016eko maiatzaren 19an, Patxi Zubizarreta gure eskolara etorri zen. Bere liburu bati buruz hitz egin genuen eta gero galdera batzuk egin genizkion. Galderatan oso ondo pasatu genuen, galderak egiten genizkionean 15-20 minutu ematen zituen azaltzen. Patxik oso baxu hitz egiten zuen eta oso jatorra zen. Azkenean  Patxik liburuak sinatu zituen.




2016/05/25

Galtzagorriko ipuinak

Maiatzaren 3an, Galtzagorriko neska, Oihana,itzuli zen Artzentaleseko eskolara.


Duela bi hilabete, etorri zen lehenengo aldia,  liburu bat irakurri zuen eta metalezko bi maletak utzi

zituen. Maleta barruan liburuak zeuden.

Maletak informatika gelan utzi zituen eskolan. Liburuxka batean liburuaren izenburuak apuntatzen

genituen etxera eraman baino lehen. Liburua  etxean irakurri eta bueltatzen genuen eskolara.

Liburu asko irakurtzen genituen!

Oihanak maletak hartu zituen beste eskolara batera eroateko eta azkenengo liburua irakurri zigun.

Liburu interesgarri eta zoragarriak ziren!






2016/05/24

AGUR MONICA!!

Ostiralean Monicak bere praktikak amaitu zituen. Tarta ederra ekartzeaz gain, dinosaurioen buztana itzelak oparitu dizkigu!!
Eskerrik asko Monica hilabete hauetan gurekin lan egiteagatik!!
Besarkada luuuuuze bat eskolatik!


2016/05/23

PIRATAK BERRIRO ESKOLAN!

Piraten etxea herri polit batean dago, Pasaian. Pasaia Gipuzkoan dago. Etxea, mendi baten tontorrean kokatuta dago. Handia eta zabala da.

Etxearen atzeko aldean baso handi-handia dago. Inguruan mahai asko daude. Hiru solairuko etxea da. Itsatsita daukan etxetxo batean ludoteka dago eta, ludoteka barruan itsasontzia dago.


Herrira oinez ailegatu ginen.




Itsasontzian ibili ginen eta bertan,  probak egin genituen altxorraren mapa irabazteko.




Etxera bueltatu ginen oinez. Neka-neka eginda geunden!


Etxean geundela, piratek esan ziguten mapa irabazita geneukala eta hurrengo egunean altxorra topatu genuen.




Guri gehien gustatu zitzaigun itsasontzian ibiltzea izan zen. Ederto pasatu genuen!