2016/11/10

IRASAGARRA EGIN DUGU!

Kaixo, guztioi:
Gu 3,4 eta 6 mailakoak gara.
Gure proiektua gozogintza denez irasagarra egin dugu.
Gaur esango dizuegu nola egin dugun.Hasiko gara errezetarekin:
OSAGAIAK:
- 4 kg irasagar
- 3 kg azukre
- Limoi bat

ZELAN EGIN:
- Hasteko, irasagarra garbitu.
- Garbitu ondoren, zatitu.
- Gero irasagarra ontzi baten ipini.
- Hori egin eta gero, 3 kg azukre bota.
- Azukrea bota eta gero, irasagarra ontzi baten egun bat egon behar da.
- Hurrengo egunean, ipini su gogorrean irekin arte eta utzi sutan ordu betez, sua jaitsita.
- Ordu bete pasatu ondoren, irabiagailutik pasatu, eta limoia bota.
- Azkenik, plater batean ipini eta, jateko prest dago!


Baina gauza bat gertatu zen, bota genuela azukre gehiegi eta irasagar gutxi.Zorionez ez zen ezer pasatu: irasagar gehiago bota eta  ur pixka bat kendu genuen eta,  dena konpondu zen!   


Egun bat pasatu ondoren jantokiko sukaldera joan ginen eta, irakin zuen bitartean,

matematika egiten aritu ginen.
Ederto ibili ginen! Heziketa Fisikora joateko ordua zenez, utzi  genuen andereño irasagarra egiten. Bueltatu ginenerako irasagarra eginda zegoen.

Irabiagailutik pasatu eta ontzietan ipini genuen.


Eta...etxera eroateko prest geneukan!
Ze goxo zegoen!






 

 

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Baaaai!! Sukaldari apartak zarete, hurrengoan gaztarekin probatu nahi dugu!

Anónimo dijo...

Ziur goxo-goxoa geratu zitzaizuela!!! Segi horrela neska-mutil!!