2018/10/31

BELDURRA

ASTEBURU BELDURGARRI LUZE ON PASA!!

¡PASADLO DE MIEDO ESTE PUENTE LARGO!























ERREZETAK



Kaixo:

Gu 3. eta 4. mailakoak gara eta gure proiektua sukaldaritza da. Hiruhilabete honetan errezeta batzuk landuko ditugu eta praktikara eramaten saiatuko gara.

Interneten bilatu ditugu errezetak gure gustokoak aukeratuz eta fitxa batean idatziz eta moldatuz pixka bat. Ordenagailura garbira pasatu eta “sukaldean.com” webgunean zintzilikatuko ditugu. Baina lehengo zuei erakutsi nahi dizkizuegu.

Animatu eta sukaldatu gure errezetak.


BIZKOTXOA
OSAGAIAK

1.Azukrea 225 g

2.Ogi irina 225g

3.Legamia 15g

4. 4 Arrautz

5. Jogur 1

6.Oliba-Olioa 125g

  NOLA
PRESTATU



Hasteko,ontzi batean irina eta legamia nahastuko ditugu.

Ondoren, zuringoak eta gorringoak banatu ditugu eta gorringoak, azukrea, jogurta eta oliba olioarekin nahastu. Nahasketa hori irinarekin eta legamiarekin nahastuko dugu. Azkenik arrautza-zuringoak gehituko dizkiogu.

Moldea gurin pixka batekin igurtzi, irin pixka bat bota eta bizkotxo masa bertan jarriko dugu. Labera sartu 30minutuz 155 gradutan.


                                     



BRIGADERO
OSAGAIAK:


Esne kondentsatua 450gr, gurina,kakao eta txokolatea.

NOLA PRESTATU:

Hasteko, ipini lapiko bat su baxuarekin. Gero bota esne kondentsatua, koilarakada bat gurin eta hiru koilarakada kakao lapikora. Dena ondo nahastu. Mugitu goilorarekin loditu arte (10-15 minutu). Jarraian gurinaz igurtzitako bol batean bota nahasketa eta utzi hozten. Ondoren ore zati bat hartu eta borobil bat egin. Azkenik, txokolatea gainetik bota eta badaukagu gure Brigaderoa.





*Txokotarta*

Osagaiak


-Gaileta pakete bat (Maria motatakoa).

- Litro bat esne. 

-Edateko txokolate tableta bat.

-Azukrea

-Kanela hautsa (Aukeran).
 
NOLA PRESTATU                   
1-Esnea eta 3-5 koilarakada azukre lapiko batean ipini.
2-Esneari txokolatea bota eta ondo mugitu eta irakiten hasten denean sutatik atera eta atsedenean utzi.
3-Gailetak bi aldetatik busti txokolatean eta laukidun bandeja batean lehenengo bi gaileta kapa ipini. Horrela jarraitu bukatu arte.
4-Bukaeran nahi duenak kanela hautsa bota dezake.
5-Hozakailuan sartu eta hotza dagoenean jan.

               Espero dut ona egotea eta gozatu!!!!




Natilak
OSAGAIAK:

Litro bat esne.

8 arrautz gorringo.

Irin koilakarada bat.

5 koilarakada azukre.

Kanela hautsa aukeran.


NOLA PRESTATU:

Hasteko, litro bat esne irakin lapiko batean.Gero 8 arrautz gorringo, irin koilarakada 1 eta 5koilarakada azukre bol batera bota eta nahastu.

Jarraian esnea bota bolera eta nahastu dena.

Ondoren, lapikora bota dena, mugitu koilararekin loditu arte. 
Azkenik kanela hautsa bota.












Tiramisu

Osagaiak:


Etxanoko gazta freskoa, 200 g

2 arrautza

4 bizkotxo luze

Azukrea, 60 g

Expresso kafea, 100 g

Rona, 40 g

Kakaoa, 20 g

                                                               Nola prestatu
Orea egiteko, lehenbizi gorringoa eta zuringoa bereizi. Gorringoari, azukrea gehitu eta ongi harrotu, gazta freskoa gehitu eta ongi nahastu. Zuringoa ere ongi harrotu ondoren, biak nahasi.

Kafea eta rona nahasi. Bizkotxoak busti eta kopetan jarri, beheko kapa sortuz.

Ondoren, orea gehitu eta hozkailuan bi ordu inguru eduki.

Gogortua daudenean, kakao ahutza gehitu.




DILISTAK
OSAGAIAK


URA

OLIOA

AZENARIOA

DILISTAK 400 gr

TXORIZOA

2 PATATA

NOLA PRESTATU


Hasteko patatak eta azenarioak garbitu. Patatak eta azenarioa lauki txikitan moztu.

Ondoren, txorizoa 4 - 5 zatitan ebaki eta olioa duen lapikora bota 3-4 minutuz.

Guztia ondo landu denean, patata eta azenario zatiak bertara gehitu eta dena elkarrekin nahastu.

Dilistak eta gatza gehitu eta urarekin bete lapikoa, guztia urez estal dadin.

Egosten eduki, ordu eta laurden inguru lapikoan egiten baditugu. Presio-eltzean 20 minututan egiten dira.

Amaitzean gatza puntuan jarri eta gozatzeko prest ditugu, ez baditugu egun berean jango, hozten direnean hozgailuan gorde.




2018/10/18

HAUR HEZKUNTZATIK, ONGI ETORRI ESKOLARA!!!

KAIXO! OSO LANPETUTA IBILI GARA ETA EZ DUGU IA ASTIRIK IZAN  EGINDAKO EKINTZAK BLOGEAN ARGITARATZEKO.
MIRAD CUÁNTAS COSAS HEMOS HECHO.


ARKITEKTOAK IZAN GARA
 


EKILIBRISTAK
 


IKERTZAILEAK
 

 
 
DISEINATZAILEAK
 

 

HONDARZALEAK
 


EROSLEAK
 


 IRAKURLEAK

 
MUSIKARIAK



BITXIGILEAK



ETXEKOANDREAK ETA ETXEKOGIZONAK
 

 

MARGOLARIAK
 
 
 

ZIENTIFIKOAK

 

NEKAZARIAK

 
 
MEDIKUAK
 
 

SUKALDARIAK
 
 

BENETAN, OSO ONDO PASATZEN DUGU BAINA ITXARON,

  ¡HAY QUE HACER UN KIT-KAT ENTRE TANTA ACTIVIDAD!


 JUNE NOS TRAJO UN MONTÓN DE CALABAZAS

 
ETA GURE UME BATZUEN URTEAK IZAN DIRA,


NAHIA 5 URTE


 
JON 2 URTE

 
  
IZAN 3 URTE
 
 
ZORIONAK GUZTIOI!!!