2018/10/10

Kurtso berriaren lehenengo irteerak

LEHENENGO IRTEERA

2018ko irailaren 14an, lehenengo txangoa egin genuen Amalurrarantz. Felix maisuak esan zigun bikoteka lau hosto hartu behar genituela. 10:30etan eskolatik atera ginen binaka, erresidentziako alboko semaforotik pasatu ginen, kontuz-kontuz eta binaka.
Askoz aurrerago Amalurrako alboko bidea jarraitu genuen, bide horretatik Uxue eta Ainhizeren aititeren baserri zaharra ikusi genuen kanpotik. Gero aldapa txiki bat igotzen trena ikusi genuen pasatzen. Gurutzatu eta gero, aldapa handi bat igo genuen. Txakur erraldoi bat etorri zen gugana. Uxuek esan zigun haien aitite-amamarena eta baserria zirela. Baserriaren zaldia ikusi eta gero aldapatxo bat igo eta bista itzelekin argazki eder bat egin genuen. Berriro behera joatean Amalurran gelditu ginen hamaiketakoa jaten. Hamakan hamaiketakoa jan genuen. Bazkaltzeko ordua zenenan Amalurratik atera eta aldapa handi batetik igo genuen beste argazki eder bat egiteko.
Super ondo pasatu genuen!!!!!



BIGARREN IRTEERA

Kaixo, guztioi:
Gu 5. eta 6. mailakoak gara. Irailaren 21ean Bia Berdera joan ginen Lehen Hezkuntzakoak.
Errepidetik pasatzeko bi  ertzainek lagundu ziguten. 
Lehenengo tunel bat zeharkatu genuen, argia zeukan luzea zelako. Gero beste tunel batetik pasatu ginen, baina, txikia zenez argirik ez zuen. 
Hiru kilometro ibili ondoren, meatze bat aurkitu genuen Olabarrieta ondoan. Meategiko kartela irakurri eta jarraian meatokitik pasatu ginen. Aurrerago, hamaiketakoa jan genuen etxe baten ondoan.
Eskolara itzultzeko bost kilometro egin genituen eta ertzaintzak lagundu zigun berriz errepidetik igarotzeko.

Oso ondo pasatu genuen!!!



HIRUGARREN IRTEERA

Ginkana


Irailaren 28an ginkana bat egin genuen. Hiru talde egin genituen, lehenengoak, behiak izan ziren, gero txerriak eta oiloak. Oiloek sei koilara topatu zituzten elizan, txerriek zapiak botikan eta behiek zakuak hilerrian.
Oiloak erresidentziara joan ginen abestera. Txerriek zaborra birziklatu egin zuten eta behiak batzokira joan ziren dantzatzera.
Amaitu genuenean hamaiketakoa jan genuen.


Ginkana egin ondoren belardi batean sartu ginen eta hasi baino lehen denok korro batean eseri ginen
jolasak azaltzeko. Bero handia egiten zuen.
Hiru talde zeuden,  bakoitzean bederatzi pertsona.
Lehenengo zakuekin lasterketa bat egin genuen, talde erdia  punta batean zegoen  eta besteak bestean.
Gero bigarren jolasean beste lasterketa bat egin genuen  ahoan koilara bat eraman behar zen eta koilara gaienean  pinpon pilota bat.
Hirugarren jolasa akrosport izan zen, talde bakoitzak bi forma egin zituen.
Azken jolasa izan zen urez betetako ontzi batean, sagarrekin barruan eta koska egin behar zen.




1 comentario:

Anónimo dijo...

Ikasturtea hasi berria eta hiru irteera jadanik!!! Zelako martxa dukazuen!!!