2019/02/26

Ilargia

Kaixo lagunok,

3. eta 4. mailan jarraitzen dugu estralurtarren inguruan eta espazioaren inguruan
informazioa bilatzen.

Ilargia oso gustoko dugu eta bere faseak ikasi ditugu:
Ilbetea, ilbehera, ilberria eta ilgora.

Fase guztietatik pasatzeko Ilargiak 29,5 egun behar ditu.

Pasa den asteko astearteko gauean, otsailak 19, aurtengo Ilbete handiena eta argitsuena
ikusi ahal izan genuen. Ilargiaren tamaina beti berdina da, baina asteartean Lurratik puntu hurbilenean zegoen eta horregatik ikusi zen hain handi eta distiratsu.
Gertaera honi “ elurrezko superilargia “ deitzen diogu.














Perigeo: Ilargia Lurratik hurbilen dagoen momentua
Apogeo: Ilargia Lurretik urrunen dagoen momentua.


No hay comentarios: