2019/05/12

Hirugarren proiektua - LH3

Kaixo guztioi!!
Gu 5. eta 6. mailakoak gara, eta hau eskolako bloggera igo dugu zuek gure proiektua zein den jakiteko eta zer ikasi dugun. Interesgarria iruditzen bazaizue etorri aurkezpena ikustera!!
Gure hirugarren proiektua aukeratzeko lehenengoz maisuak galdetu zigun zein proiektu nahi genuen. Hiru gai atera ziren: Gudak, Geografia eta Garraiobideak. Bakoitzak bere gustukoena aukeratu zuen eta orri batean ipini zuen gaia, zergatik aukeratu zuen eta zer egin dezakegun gai horrekin.
Hori eta gero maisuak guk idatzitakoa irakurri zuen guztiok entzuteko eta gehien konbentzitu ziguna Garraiobideak gaia izan zen. Ondoren idatzi behar genuen paper txiki batean zer nahi genuen jakin.
Gero taldeak egin genituen eta lana egiten hasi ginen. Bilatu genuen Interneten zer diren garraiabideak eta historia pixka bat, adibidez: lehenengo garraiobidea, noiz asmatu zen gurpila, nork asmatu zuen eta abar.
Pentsatu genuen denbora lerro bat egitea gero txikiei aurkezteko eta matematika be sartu denbora lerroaren neurriak hartzeko.
Gero ikusi genuen Bizkaiko Zubia eta orain gaude egiten bidai bat hemendik Bizkaiko Zubira joateko eta ahal ditugun Garraiobideetan igo.
Matematika eta proiektua batu ditugu orduak eta prezioak ere kontuan hartu behar ditugulako.
Hau da orain arte egin dugun lan guztia.

HURRENGORA ARTE !!!      AGUR FAMILIAK !!!

No hay comentarios: