2024/12/12

BASAJAUN ETA BERE LAGUNAK!

 Kaixo denoi, 

Oporrak hartzeko gogoekin gaude. Gure gela gabonetako apaingarriekin apaindu dugu, eta zuek zuhaitzak jarri duzue jada?

Proiektuarekin amaitzen ari gara eta beste geletan kondairak aurkeztu ditugu; Tartalo, Basajaun eta Lamien kondairak hain zuzen ere. 

Hola a todos y todas, 

¡Que ganas tenemos de vacaciones! Hemos decorado ya nuestra clase con adornos navideños. ¿y vosotras y vosotros ya habéis puesto los árboles? 

Estamos a punto de terminar el proyecto y hemos presentado en otras clases las leyendas de Tartalo, Basajaun y Lamiak. 









Hona hemen Basajaunen kondaira: 

Aquí tenéis la leyenda de Basajaun:


Basajauna basoko jauna zen, eta basoan bizi zen. Ile luze-luzea eta gaztaina-kolorekoa zuen, ia-ia gerrirainokoa. Ardiak eta artzaina zaintzen zituen. Urrutian otsoa ikusten zuenean, irrintzi handia egiten zuen.
Orduan, ardiak eta artzainak ezkutatu egiten ziren, azkar-azkar.
Behin batean, Basajaunak otsoa isil-isilik zetorrela ikusi zuen, ardiak jateko. Basajaunak irrintzi handia egin zuen, eta basoko leku guztietan entzun zen.

-Otsoa dator! – esan zuten ardiek.
-Goazen denok korrika kobazulora! – esan zuen artzainak.

Denak sartu ziren kobazuloan.
Otsoa iritsi zenean, ez zegoen ez ardirik ez artzainik.
Kobazuloaren aurrean, gizon handi-handia zegoen bakarrik, Basajauna.

- Non daude ardiak? Gose naiz! – galdetu zuen otsoak.
- Alde hemendik, otso gaizto hori! – erantzun zion Basajaunak

Otsoa, triste-triste eta goseak hilik, joan egin zen.
Harrezkero, otsoak Basajaunaren beldur ziren, eta ardiak lasai bizi ziren.
Lau katu eta bost txito, kondaira hau amaitu da, eta kitto.


Kondaira gehiago entzuteko eta irakurtzeko gogoekin geratu zarete? Gelan asko ditugu, zatozte!
Mila esker irakutzeagatik, 

¿Os habéis quedado con ganas de escuchar y leer más leyendas? ¡Tenemos un montón! ¡Os animamos a venir a nuestra clase!



                                                                                    2. eta 3. mailako ikasleak

4 comentarios:

Maria dijo...

Sois unos artistas!! Oso langileak zarete! Koindarak entzuteko eta gela ikusteko gogiekin!! Oso ondo talde!!

Anónimo dijo...

Zorionak!!! Oso lan bikaina. Jarraitu ikasten!!

Ainara dijo...

Lan bikaina!!!Jarraitu ikasten eta euskaraz mintzatzen!!!

Ander dijo...

Ideia oso ona isan da eta asko ikasi dugu