2018/10/31

BELDURRA

ASTEBURU BELDURGARRI LUZE ON PASA!!

¡PASADLO DE MIEDO ESTE PUENTE LARGO!























ERREZETAK



Kaixo:

Gu 3. eta 4. mailakoak gara eta gure proiektua sukaldaritza da. Hiruhilabete honetan errezeta batzuk landuko ditugu eta praktikara eramaten saiatuko gara.

Interneten bilatu ditugu errezetak gure gustokoak aukeratuz eta fitxa batean idatziz eta moldatuz pixka bat. Ordenagailura garbira pasatu eta “sukaldean.com” webgunean zintzilikatuko ditugu. Baina lehengo zuei erakutsi nahi dizkizuegu.

Animatu eta sukaldatu gure errezetak.


BIZKOTXOA
OSAGAIAK

1.Azukrea 225 g

2.Ogi irina 225g

3.Legamia 15g

4. 4 Arrautz

5. Jogur 1

6.Oliba-Olioa 125g

  NOLA
PRESTATU



Hasteko,ontzi batean irina eta legamia nahastuko ditugu.

Ondoren, zuringoak eta gorringoak banatu ditugu eta gorringoak, azukrea, jogurta eta oliba olioarekin nahastu. Nahasketa hori irinarekin eta legamiarekin nahastuko dugu. Azkenik arrautza-zuringoak gehituko dizkiogu.

Moldea gurin pixka batekin igurtzi, irin pixka bat bota eta bizkotxo masa bertan jarriko dugu. Labera sartu 30minutuz 155 gradutan.


                                     



BRIGADERO
OSAGAIAK:


Esne kondentsatua 450gr, gurina,kakao eta txokolatea.

NOLA PRESTATU:

Hasteko, ipini lapiko bat su baxuarekin. Gero bota esne kondentsatua, koilarakada bat gurin eta hiru koilarakada kakao lapikora. Dena ondo nahastu. Mugitu goilorarekin loditu arte (10-15 minutu). Jarraian gurinaz igurtzitako bol batean bota nahasketa eta utzi hozten. Ondoren ore zati bat hartu eta borobil bat egin. Azkenik, txokolatea gainetik bota eta badaukagu gure Brigaderoa.





*Txokotarta*

Osagaiak


-Gaileta pakete bat (Maria motatakoa).

- Litro bat esne. 

-Edateko txokolate tableta bat.

-Azukrea

-Kanela hautsa (Aukeran).
 
NOLA PRESTATU                   
1-Esnea eta 3-5 koilarakada azukre lapiko batean ipini.
2-Esneari txokolatea bota eta ondo mugitu eta irakiten hasten denean sutatik atera eta atsedenean utzi.
3-Gailetak bi aldetatik busti txokolatean eta laukidun bandeja batean lehenengo bi gaileta kapa ipini. Horrela jarraitu bukatu arte.
4-Bukaeran nahi duenak kanela hautsa bota dezake.
5-Hozakailuan sartu eta hotza dagoenean jan.

               Espero dut ona egotea eta gozatu!!!!




Natilak
OSAGAIAK:

Litro bat esne.

8 arrautz gorringo.

Irin koilakarada bat.

5 koilarakada azukre.

Kanela hautsa aukeran.


NOLA PRESTATU:

Hasteko, litro bat esne irakin lapiko batean.Gero 8 arrautz gorringo, irin koilarakada 1 eta 5koilarakada azukre bol batera bota eta nahastu.

Jarraian esnea bota bolera eta nahastu dena.

Ondoren, lapikora bota dena, mugitu koilararekin loditu arte. 
Azkenik kanela hautsa bota.












Tiramisu

Osagaiak:


Etxanoko gazta freskoa, 200 g

2 arrautza

4 bizkotxo luze

Azukrea, 60 g

Expresso kafea, 100 g

Rona, 40 g

Kakaoa, 20 g

                                                               Nola prestatu
Orea egiteko, lehenbizi gorringoa eta zuringoa bereizi. Gorringoari, azukrea gehitu eta ongi harrotu, gazta freskoa gehitu eta ongi nahastu. Zuringoa ere ongi harrotu ondoren, biak nahasi.

Kafea eta rona nahasi. Bizkotxoak busti eta kopetan jarri, beheko kapa sortuz.

Ondoren, orea gehitu eta hozkailuan bi ordu inguru eduki.

Gogortua daudenean, kakao ahutza gehitu.




DILISTAK
OSAGAIAK


URA

OLIOA

AZENARIOA

DILISTAK 400 gr

TXORIZOA

2 PATATA

NOLA PRESTATU


Hasteko patatak eta azenarioak garbitu. Patatak eta azenarioa lauki txikitan moztu.

Ondoren, txorizoa 4 - 5 zatitan ebaki eta olioa duen lapikora bota 3-4 minutuz.

Guztia ondo landu denean, patata eta azenario zatiak bertara gehitu eta dena elkarrekin nahastu.

Dilistak eta gatza gehitu eta urarekin bete lapikoa, guztia urez estal dadin.

Egosten eduki, ordu eta laurden inguru lapikoan egiten baditugu. Presio-eltzean 20 minututan egiten dira.

Amaitzean gatza puntuan jarri eta gozatzeko prest ditugu, ez baditugu egun berean jango, hozten direnean hozgailuan gorde.




2018/10/18

HAUR HEZKUNTZATIK, ONGI ETORRI ESKOLARA!!!

KAIXO! OSO LANPETUTA IBILI GARA ETA EZ DUGU IA ASTIRIK IZAN  EGINDAKO EKINTZAK BLOGEAN ARGITARATZEKO.
MIRAD CUÁNTAS COSAS HEMOS HECHO.


ARKITEKTOAK IZAN GARA
 


EKILIBRISTAK
 


IKERTZAILEAK
 

 
 
DISEINATZAILEAK
 

 

HONDARZALEAK
 


EROSLEAK
 


 IRAKURLEAK

 
MUSIKARIAK



BITXIGILEAK



ETXEKOANDREAK ETA ETXEKOGIZONAK
 

 

MARGOLARIAK
 
 
 

ZIENTIFIKOAK

 

NEKAZARIAK

 
 
MEDIKUAK
 
 

SUKALDARIAK
 
 

BENETAN, OSO ONDO PASATZEN DUGU BAINA ITXARON,

  ¡HAY QUE HACER UN KIT-KAT ENTRE TANTA ACTIVIDAD!


 JUNE NOS TRAJO UN MONTÓN DE CALABAZAS

 
ETA GURE UME BATZUEN URTEAK IZAN DIRA,


NAHIA 5 URTE


 
JON 2 URTE

 
  
IZAN 3 URTE
 
 
ZORIONAK GUZTIOI!!!
 

2018/10/10

Kurtso berriaren lehenengo irteerak

LEHENENGO IRTEERA

2018ko irailaren 14an, lehenengo txangoa egin genuen Amalurrarantz. Felix maisuak esan zigun bikoteka lau hosto hartu behar genituela. 10:30etan eskolatik atera ginen binaka, erresidentziako alboko semaforotik pasatu ginen, kontuz-kontuz eta binaka.
Askoz aurrerago Amalurrako alboko bidea jarraitu genuen, bide horretatik Uxue eta Ainhizeren aititeren baserri zaharra ikusi genuen kanpotik. Gero aldapa txiki bat igotzen trena ikusi genuen pasatzen. Gurutzatu eta gero, aldapa handi bat igo genuen. Txakur erraldoi bat etorri zen gugana. Uxuek esan zigun haien aitite-amamarena eta baserria zirela. Baserriaren zaldia ikusi eta gero aldapatxo bat igo eta bista itzelekin argazki eder bat egin genuen. Berriro behera joatean Amalurran gelditu ginen hamaiketakoa jaten. Hamakan hamaiketakoa jan genuen. Bazkaltzeko ordua zenenan Amalurratik atera eta aldapa handi batetik igo genuen beste argazki eder bat egiteko.
Super ondo pasatu genuen!!!!!



BIGARREN IRTEERA

Kaixo, guztioi:
Gu 5. eta 6. mailakoak gara. Irailaren 21ean Bia Berdera joan ginen Lehen Hezkuntzakoak.
Errepidetik pasatzeko bi  ertzainek lagundu ziguten. 
Lehenengo tunel bat zeharkatu genuen, argia zeukan luzea zelako. Gero beste tunel batetik pasatu ginen, baina, txikia zenez argirik ez zuen. 
Hiru kilometro ibili ondoren, meatze bat aurkitu genuen Olabarrieta ondoan. Meategiko kartela irakurri eta jarraian meatokitik pasatu ginen. Aurrerago, hamaiketakoa jan genuen etxe baten ondoan.
Eskolara itzultzeko bost kilometro egin genituen eta ertzaintzak lagundu zigun berriz errepidetik igarotzeko.

Oso ondo pasatu genuen!!!



HIRUGARREN IRTEERA

Ginkana


Irailaren 28an ginkana bat egin genuen. Hiru talde egin genituen, lehenengoak, behiak izan ziren, gero txerriak eta oiloak. Oiloek sei koilara topatu zituzten elizan, txerriek zapiak botikan eta behiek zakuak hilerrian.
Oiloak erresidentziara joan ginen abestera. Txerriek zaborra birziklatu egin zuten eta behiak batzokira joan ziren dantzatzera.
Amaitu genuenean hamaiketakoa jan genuen.


Ginkana egin ondoren belardi batean sartu ginen eta hasi baino lehen denok korro batean eseri ginen
jolasak azaltzeko. Bero handia egiten zuen.
Hiru talde zeuden,  bakoitzean bederatzi pertsona.
Lehenengo zakuekin lasterketa bat egin genuen, talde erdia  punta batean zegoen  eta besteak bestean.
Gero bigarren jolasean beste lasterketa bat egin genuen  ahoan koilara bat eraman behar zen eta koilara gaienean  pinpon pilota bat.
Hirugarren jolasa akrosport izan zen, talde bakoitzak bi forma egin zituen.
Azken jolasa izan zen urez betetako ontzi batean, sagarrekin barruan eta koska egin behar zen.




2018ko irailearen 7a

 

 KURTSO BERRIA

Lehenengo egunean kurtso berria hasi genuen.
2018ko irailearen 7an, 9:30etan etorri ginen eta 10:00etan jolas baten bidez presentatu ginen.
Ume berriak etorri ziren eta irakasle berriak ere bai.
Guztiok egon ginen eta gehienak irrikitan geunden.
Hori egin eta gero guztiok etxera joan ginen.


Irakasle berri asko etorri dira eskolara!!!
Eskolan hiru andereño ezagun daude: musikakoa, plastikakoa eta zuzendaria baina besteak ez ditugu ezagutzen !!!
Eskolara zortzi ikasle berri etorri dira: lehenengo mailako  bi, bigarren mailako  bat eta haur hezkuntzako bi urteko lau ume eta lau urteko bat .
Jarraituko dugu irakasleekin, bost irakasle berri etorri dira .
Gu 5. eta 6. mailakoak Felixekin egoten gara, 3. eta 4. mailakoak Iskanderrekin eta 1. eta 2. mailakoak Artizarrekin.
Ingeleseko maisuak Xabier du izena .
Languntzak ematen dituen andereñoa Garazi deitzen da.
Gure aholkularaia Irati da.
Ikerrekin heziketa fisikoa lantzen dugu eta jantokiko arduraduna da ere.
Amaya eta Javirekin erlijioa egiten dugu.
Jantokiko monitoreak Virginia eta Montse dira eta sukaldeko arduraduna Nerea da.
Azkenik betiko irakesleak: Goizalde bi urteko gelako eta musikako irakaslea, Izaskun haur hezkuntzako  andereñoa eta azkena Amparo gure zuzendaria.
Oso jatorrak dira momentuz!!!


LEHEN EGUNEKO JOLASAK

Lau jolas zeuden. Lehenengo jolasean borobil bat egin genuen eta  pertsona bat borobilen erdira joaten zen berari gustatzen zitzaiona egitra, gero besteok errepikatu behar genuen.
Bigarren jolasa izan zen paraxuta. Paraxutean horrela jolastu genuen: denok heldu genion paraxutari eta Garazik esaten zuen adibidez: "Sartu paraxutean ile-motots daukatenok" eta ile-motots geneukanok sartzen ginen.

Hirugarren  jolasean hiru talde egin genuen. Taldeak egiteko 1-2-3 erabili genuen. Hori eta gero talde bakoitza leku batera joan zen eta gero Garazik esan zuen, adibidez: "Egin arrautz baten forma" eta talde bakoitzak bere modura egiten zuen.
Azken jolasean lerro bat egin behar genuen altuenetik baxuenera eta egin olatua.

MERENDOLA

El primer día del curso, hicimos una merendola en el frontón, con toda la escuela. 
Había una mesa llena de patatas, doritos, chetos, galletas  y también zumo para beber.  Hablamos de cosas nuestras y comimos de todo.
Cuando terminamos la merendola, jugamos un poco en el frontón y nos fuimos a casa. Nos lo pasamos muy bien.