2016/02/29

PATROIAK EGITEN

5. eta 6. mailakoak moda proiektua lantzen ari gara. Bakoitzak hiri tribu bat aukeratu dugu eta informazioa topatu dugu. Plastikan patroiak egiten ikasi dugu, binaka ipini gara eta neurriak hartu ditugu. Ondoren bakoitzak paper bat hartu du eta neurriak paperera pasatu ditugu.

Hemen neurriak hartzen.
Patroia egiten.
Oinarrizko patroia amaituta.

2016/02/26

URTEBETETZEAK


MIKEL EA AIÑHIZERER UREBTEA OAU UGU.

(MIKEL ETA AINHIZEREN URTEBETETZEAK OSPATU DITUGU)



ZORIOOOONAKK!!!

ORTUA PROIEKTUA

Aurten Txaloka  guraso elkarteko  ama bolondres batek Ortuaren Proiektua dinamizatzen du Lehen Hezkuntzako nahi duten ikasle guztiekin. Ortuaren bigarren urtea da. Hemen ditugu argazki batzuk:




Gure ikasleak konposteroaren ondoan





Hemen gure ikasleak erreziklatutako botilekin lan egiten ari dira negutegi bat egiteko.




Guraso batzuek egindako hazitegi berriak, politak ezta??



Beste guraso batek ekarritako konpostarekin hazitegiak betetzen.

2016/02/24

INAUTERIAK GURE ESKOLAN !!!!

Kaixo lagunak!
Otsailaren 5ean Angel Larena eskolako umeak Inauteriak ospatzeko mozorrotu ginen. Nahiz eta, egun horretan,haize zakarra egon dantzatu ahal izan genuen arazo gabe eta  familia eta lagunak gu ikustera etorri ziren.
Oso ondo pasatu genuen !!!

Gure mozorroak honako hauek izan ziren:


 
Haur Hezkuntzako haurrak “Jamaikar” mozorrotu ziren. 








Lehenengo eta bigarren mailakoak “Abba” taldeko abeslariak mozorrotu ziren.











Gu, hirugarren eta laugarren mailakoak, “mexikar” mozorroa aukeratu genuen festarako.
















Amaitzeko esan behar dugu bosgarren eta seigarren mailakoak “rapero” mozorrotu zirela.








Gustatu zaizkizue gure argazkiak?? Utzi zure iruzkina!!




2016/02/12

SANTA AGEDA 2016




   Aurten ere, Santa Ageda egunean, auzorik auzo joan gara abesteko asmoarekin .Ondo pasatzeaz gainera, jendea poztu eta dirutxoa lortu dugu txupitaina ederrak erosteko.

Makilak goian dauden bitartean, txikiena guztiz adi dago.



Txakurren arreta ere bereganatu dugu, abeslari finak garelako. Gora Santa Ageda!!!


2015/12/21

ZAZPI UME ETA TSUNAMIA


Kaixo! 3. eta 4. mailakoak gara.

Gure proiektuaren gaia itsasoa izan da. Itsasoa aukeratu genuen interesgarria eta handia delako .

Itsasoarekin zerikusia zeukaten gauza asko jakin nahi genuen. Haien artean, tsunamiak. Tsunamiari

buruzko ipuin bat egitea bururatu zitzaigun.

Gero,  irakurri genuen gelarik gela.

Hemen ipiniko dugu zuek ikusteko. Ea zer iruditzen zaizuen!

Gustatzea espero dugu.

https://es.calameo.com/read/00446619094439359f93c




2015/12/15

AZKEN TXANPA!

 Topera gabiltza!
3, 4, 5 eta 6. mailakoak eskola apaintzeko zuhaitz "desberdinak" margozten...



 
   Haur hezkuntzan gure lanak gordetzeko karpetak jo ta ke prestatzen...
 
 
 
1. eta 2. mailakoak Olentzero dotore egiten...
Ai Olentzero!
Zein ondo portatu garen aurten!


2015/12/08

MAKING AFRIKA III

OMAR VICTOR DIOP ESKOLAN


Argazkilari senegaldarren lana gurera moldatu dugu. 
Guztien lana beharrezkoa izan da atzeko tapiza sortzeko, aurrean agertzen direnak herriko modelo apartak dira!!































Extra batzuk...







2015/12/03

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT, ETA ZUK?



Gaur Euskararen Eguna ospatu dugu gure eskolan eta primeran pasatu dugu. Eguna hasteko gure egitasmoaren ormairudia egin dugu: 
"Euskara, bestela es gara. Euskaraz bizi nahi dut. Eta zuk?"

Eta guztiok sinatu dugu, jakina!!



Gero, bigarren eta hirugarren zikloko neska-mutilek bertso polit batzuk bota dituzte.



Goiza amaitzeko martxan jarri gara eta dantza bat egin dugu. Ea gustatzen zaizuen:



Arratsaldean Kattalin eta Rasiren oparia jaso dugu. Ez dakizue nortzuk diren? Gure urtxintxak dira!! Haiek eskolako euskara zaintzen dute eta gaztainak ekarri dizkigute euskaraz hitz egiteagatik. Eta badakizue zer egin dugun? Ba, gaztainak erre ... eta jan!!! Bai goxoak!!