2019/03/21

Astronomia gaubela


Kaixo!

Martxoaren 14an Lehen Hezkuntzako ikasleok eskolan gaubela bat antolatu genuen. Ostegunean arratsaldeko 20:00etan eskolan elkartu ginen ilargia eta izarrak ikusteko eta horretarako gonbidatu berezi bat izan genuen, Aitor astronomoa!

Gurasoek guztiontzako afaria ekarri zuten eta eskolako jantokian afaldu genuen. Afaldu eta gero disko-festa dibertigarri bat antolatu genuen. Diskotekan dantzan aritu ginen eta Irati irakasleak argazki batzuk atera zituen.

Disko-festa amaitzerakoan guztiok oheratu ginen. Lehenengo 1. eta 2. mailetako ikasleak lokartu ziren, eta 3., 4., 5. eta 6. mailetako batzuek berandura arte ez genuen lorik hartu. 

Hurrengo egunean ume gehienek logura ginen, baina honi aurre egiteko eskolan jolas dibertigarriak antolatu ziren.

Eskerrik asko gurasoei eta Aitorri!

Super ondo pasatu genuen!










2019/03/14

TXINA HH

ANTZINAKO TXINATARRAK BEZALA ARTISAU-LANETAN IBILI GARA...
Y NOS HEMOS ATREVIDO CON DIFERENTES TÉCNICAS...

OSO FIN ARITU GARA PORTZELANAREKIN, PARA CREAR ESTAS TACITAS QUE HEMOS ESTRENADO CON LA CEREMONIA DEL TÉ.










¿SABÍAIS QUE UNOS CAMPESINOS ESTABAN HACIENDO UN POZO EN BUSCA DE AGUA CUANDO DESCUBRIERON LOS GUERREROS DE TERRACOTA?
BUZTINARI EMAN DIOGU ORAIN...


...GERLARIAK KOPIATZEKO NAHIAN...


...ITXURA ONA, EZTA?

2019/03/13

UKELELE TAILERRA


Martxoaren 12an Marcos izeneko Ukelele irakasle bat etorri zen eskolara, 2. eta 3. zikloko ikasleekin tailer bat aurrera eramateko.

Hamabi Ukelele ekarri zituen, baina, hamalau ginenez, Ukeleleak  txandakatu genituen. Lau akorde irakatsi zizkigun: Am, C, F eta G (edo La menor, Do, Fa eta Sol), eta karaokea erabiliz, kanta batzuk jo eta oso ondo pasatu genuen. 







3. ZIKLOKO IKASLEEN PROIEKTUA - OPERACIÓN TRIUNFO



Gu 5. eta 6 mailako ikasleak gara. Angel Larena Eskolako umeak gara eta proiektuka lan egiten dugu.
 
Urtarrilean Operacion Triunfo proiektua lantzea erabaki genuen, programa gustuko dugulako.

Hiru hileko proiektua izan da eta gaia irakasgai guztietan landu dugu.




Pertsona bakoitzak OTko parte-hartzaile bat aukeratu du eta non bizi den arabera gida turistiko bat egin dugu Espainiatik zehar.


Gida bakoitzean zer ikusi, nola joan, zer egin, non jan eta non deskantsatu azaltzen da bi hizkuntzetan, gaztelaniaz eta euskaraz.





Matematika eta geografia lantzeko grafiko batzuk egin ditugu, grafikoek adierazten dute zenbat parte-hartzaile dauden Espainiako komunitate autonomo bakoitzeko.



Espainiako mapa ere ikasi dugu, probintziak eta komunitateak aztertuz. Plastikan hori kontuan hartuta jolas bat sortu genuen, eta jolasa ikusi nahi baduzue etorri gure eskola bisitatzera!






Anatomiaren eta naturaren arloan fonazio eta entzumen aparatua ikasi ditugu, OT-n abestu eta entzuten delako.

2019/03/07

IÑAUTERIAK

IÑAUTERIAK


Primeran pasa genuen! 










Eskerrik asko ikustera etorri zineten guztioi!

ESKOLA TXIKI, ESPERIENTZIA  HAUNDI!


ZIRKUA



LH 1go ETA 2.MAILAK

Zirkoko nagusiari idatzi genion eskutitza, euskeraz eta baita erderaz.
Kontzeilu batzuk eman genizkion zirkoan dituen animalien inguruan.










Gelan ere mozorrotu ginen !!!!!!!!!!!!!

                                                                   


Entzun genuen 18 metrotako balea agertu zela Sopelako hondartzan ta honela kalkulatu genituen 18 metroak gure eskolan!!!