Gu 5. eta 6 mailako ikasleak gara. Angel Larena Eskolako umeak gara eta proiektuka lan egiten dugu.
Urtarrilean Operacion Triunfo proiektua lantzea erabaki genuen, programa
gustuko dugulako.
Hiru hileko proiektua izan da eta gaia irakasgai guztietan landu dugu.
Pertsona bakoitzak OTko parte-hartzaile bat aukeratu du eta non bizi den arabera gida turistiko bat egin dugu Espainiatik zehar.
Gida bakoitzean zer ikusi, nola joan, zer egin, non jan eta non deskantsatu
azaltzen da bi hizkuntzetan, gaztelaniaz eta euskaraz.
Matematika eta geografia lantzeko grafiko batzuk egin ditugu, grafikoek
adierazten dute zenbat parte-hartzaile dauden Espainiako komunitate autonomo bakoitzeko.
Espainiako mapa ere ikasi dugu, probintziak eta komunitateak aztertuz. Plastikan hori kontuan hartuta jolas bat sortu genuen, eta jolasa ikusi nahi baduzue etorri gure eskola bisitatzera!
Anatomiaren eta naturaren arloan fonazio eta entzumen aparatua ikasi
ditugu, OT-n abestu eta entzuten delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario