2019/03/21

Astronomia gaubela


Kaixo!

Martxoaren 14an Lehen Hezkuntzako ikasleok eskolan gaubela bat antolatu genuen. Ostegunean arratsaldeko 20:00etan eskolan elkartu ginen ilargia eta izarrak ikusteko eta horretarako gonbidatu berezi bat izan genuen, Aitor astronomoa!

Gurasoek guztiontzako afaria ekarri zuten eta eskolako jantokian afaldu genuen. Afaldu eta gero disko-festa dibertigarri bat antolatu genuen. Diskotekan dantzan aritu ginen eta Irati irakasleak argazki batzuk atera zituen.

Disko-festa amaitzerakoan guztiok oheratu ginen. Lehenengo 1. eta 2. mailetako ikasleak lokartu ziren, eta 3., 4., 5. eta 6. mailetako batzuek berandura arte ez genuen lorik hartu. 

Hurrengo egunean ume gehienek logura ginen, baina honi aurre egiteko eskolan jolas dibertigarriak antolatu ziren.

Eskerrik asko gurasoei eta Aitorri!

Super ondo pasatu genuen!










No hay comentarios: