Kaixo!
Oraingoan LH 4 - 5 -6 gelako ikasleok Gabonetako argazki batzuk utziko dizkizuegu hemendik!
Pasaden abenduaren 20an Olentzero eta Maridomingi eguna ospatu genuen eskolan zuekin batera.
Zer egin genuen?
10:00etan Olentzero eta Maridomingi gelaz gela pasa ziren opariak ekartzera. Gure gelarako futboleko baloi bat eta atezainaren eskularru pare bat, malabareko 3 pilota eta badminton pluma pare bat eta 4 raketa ekarri zituen !!
Gero Traslabiñatik atera ginen abestera Gorabidekoekin batera. Amaitzeko eskolan irakasleek eta gurasoek abestu zuten eta txokolate beroa edan genuen.
Egun ederra izan zen, hemen dituzue gogoratzeko argazi batzuk!
No hay comentarios:
Publicar un comentario