2019/03/13

UKELELE TAILERRA


Martxoaren 12an Marcos izeneko Ukelele irakasle bat etorri zen eskolara, 2. eta 3. zikloko ikasleekin tailer bat aurrera eramateko.

Hamabi Ukelele ekarri zituen, baina, hamalau ginenez, Ukeleleak  txandakatu genituen. Lau akorde irakatsi zizkigun: Am, C, F eta G (edo La menor, Do, Fa eta Sol), eta karaokea erabiliz, kanta batzuk jo eta oso ondo pasatu genuen. 







3. ZIKLOKO IKASLEEN PROIEKTUA - OPERACIÓN TRIUNFO



Gu 5. eta 6 mailako ikasleak gara. Angel Larena Eskolako umeak gara eta proiektuka lan egiten dugu.
 
Urtarrilean Operacion Triunfo proiektua lantzea erabaki genuen, programa gustuko dugulako.

Hiru hileko proiektua izan da eta gaia irakasgai guztietan landu dugu.




Pertsona bakoitzak OTko parte-hartzaile bat aukeratu du eta non bizi den arabera gida turistiko bat egin dugu Espainiatik zehar.


Gida bakoitzean zer ikusi, nola joan, zer egin, non jan eta non deskantsatu azaltzen da bi hizkuntzetan, gaztelaniaz eta euskaraz.





Matematika eta geografia lantzeko grafiko batzuk egin ditugu, grafikoek adierazten dute zenbat parte-hartzaile dauden Espainiako komunitate autonomo bakoitzeko.



Espainiako mapa ere ikasi dugu, probintziak eta komunitateak aztertuz. Plastikan hori kontuan hartuta jolas bat sortu genuen, eta jolasa ikusi nahi baduzue etorri gure eskola bisitatzera!






Anatomiaren eta naturaren arloan fonazio eta entzumen aparatua ikasi ditugu, OT-n abestu eta entzuten delako.

2019/03/07

IÑAUTERIAK

IÑAUTERIAK


Primeran pasa genuen! 










Eskerrik asko ikustera etorri zineten guztioi!

ESKOLA TXIKI, ESPERIENTZIA  HAUNDI!


ZIRKUA



LH 1go ETA 2.MAILAK

Zirkoko nagusiari idatzi genion eskutitza, euskeraz eta baita erderaz.
Kontzeilu batzuk eman genizkion zirkoan dituen animalien inguruan.










Gelan ere mozorrotu ginen !!!!!!!!!!!!!

                                                                   


Entzun genuen 18 metrotako balea agertu zela Sopelako hondartzan ta honela kalkulatu genituen 18 metroak gure eskolan!!! 

2019/02/26

Ilargia

Kaixo lagunok,

3. eta 4. mailan jarraitzen dugu estralurtarren inguruan eta espazioaren inguruan
informazioa bilatzen.

Ilargia oso gustoko dugu eta bere faseak ikasi ditugu:
Ilbetea, ilbehera, ilberria eta ilgora.

Fase guztietatik pasatzeko Ilargiak 29,5 egun behar ditu.

Pasa den asteko astearteko gauean, otsailak 19, aurtengo Ilbete handiena eta argitsuena
ikusi ahal izan genuen. Ilargiaren tamaina beti berdina da, baina asteartean Lurratik puntu hurbilenean zegoen eta horregatik ikusi zen hain handi eta distiratsu.
Gertaera honi “ elurrezko superilargia “ deitzen diogu.














Perigeo: Ilargia Lurratik hurbilen dagoen momentua
Apogeo: Ilargia Lurretik urrunen dagoen momentua.


2019/02/04

TXINA

NI HAO!!!    KAIXO!!!     HOLA!!!    HELLO!!!   .... 

2. HIRUHILABETE HONETAN TXINA ETA HERENSUGEAK GEHIAGO EZAGUTUKO DITUGU.


   NUESTRO TXOKO DE LA TXINA SE VA LLENANDO: JANTZIAK, HARTZA PANDA, TINTA TXINA, ZOTZAK, PAGODAK, BANDERA,... POCO A POCO LO IREIS VIENDO.

GAUR HARTZA PANDARI GEHIEN GUSTATZEN ZAION JANARIA EKARRI DUGU.

                                                                   BANBU!!!








                                                   
                                                   






                                                                 zài jiàn!

SANTA AGEDA 2019

Gaur, Agate Deuna eguna ospatzeko, gure herriko auzoetatik ibiliko gara koplak abesten. 
Gurekin abestera gonbidatzen zaituztegu!







Hoy estamos celebrando el día de Santa Águeda. Os invitamos a cantar con nosotros.